Gazte gera gazte, ta ez gaude konforme Inprimatu
2008/07/26

KOLABORAZIOAK

Kaiet Oribe - Gazte mugimenduko kidea

Gaur egun, gazte batek kolore anitzeko arazoak jasan behar ditu, baina gizartearen aurrean ez da inoiz irudi hau agertzen: Gazteriak kolektibo alfer eta arazo sortzaile baten itxura hartzen du beti. Are gehiago, errudun hitza erabiltzen da, errudun hitza duen konnotazio subjektiboarekin, gazte bat herriak dituen arazoen erantzule bilakatzeko: drogen eta alkoholaren kontsumoaren errudunak gazteak dira; gazteon nagikeriagatik prekarietatearen errudunak gazteak dira; kalean ematen diren zaraten errudunak gazteak dira; kaleko liskarren eragileak gazteak. Gaur egungo gizartean gazte izatea erruduna izatea da.

Arrazoia oso argia da; gazte izatea galderak egitearekin lotuta dago. Hots, gauzak ikasi nahi ditugu eta gizartean dauden arazoetaz jabetu nahi gara; zergatik etxe bat hain garesti den. Zergatik lan baldintzak hain eskasak diren. Zergatik aisialdi guztia kontsumo basatira bideraturik dagoen. Eta abar...
Gaur egungo gizarteak gaztea arazo sortzaile bezala aurkezten digu, ardiak bihurtu nahirik: Gazte global, antiradikal, pasiboa, konformista,...horrelakoak nahi gaituzte pentsatzeko aukera gutxi izan dezagun.
Eta zergatik? Existitzen diren hainbat arazoren sorburua, gizartea sostengatzen duen sistema ekonomiko eta politikoa da. Askok diru gehiegi ateratzen dute, etorkizunaren norabidea aldatu izateko Baina arazoak hor daude eta hauek ezkutatu behar dira. Horretarako arazoez ahazteko, erosketak egitera bultzatzen gaituzte; dena eros daiteke gure kaiola erraldoietan. Barakaldon etxebizitzak espekulatzaileentzat eginak dira, baina  ez du axola, zapatuan, diru guztia dantzaleku izugarri batean uzteko aukera badut. Horrela nahi gaituzte, ardien modukoak.

Ilargiaren aurpegi izkutua badago ere; Gazte gera gazte,ta ez gaude konforme. Gazteok arazoen aurrean alternatibak aurkezten ditugu; etxebizitza eskubidea praktikara eramateko etxeak okupatzen dira, alokairu sozialak eta etxebizitza politika erreala eskatzen da.

Lan baldintzen alde borrokatzen dugu eta langilearen duintasuna aldarrikatu ere bai. Gure aisialdia antolatzeko guneak sortzen ditugu; alaiak, feministak, askeak, anitzak, euskaldunak,gure balore propioekin. Barakaldoko ondare ekologikoa babesten dugu; gure hizkuntza eta gure kultura defendatzen ditugu, jai herrikoietan, ikastetxetan, kalean, eta abar...

Ispiluaren alde hau, ez du zerikusirik, hasieran aurkeztutako ardiaren irudiarekin. Hori dela eta, gazteriarenen kontra mekanismo guztiak dituzte prest. Badakite guk dugula giltza. Horregatik gure atzetik dabiltza zer egiten dugun kontrolatu nahian, polizia gure atzetik bidaliz,eta gure lana kriminalizatu. Azken urte hauetan, Barakaldon horrelako adibide ugari jasan behar izan ditugu: gaztetxeak bota dituzte, herria honen alde lan egiten duten lagunak atxilotu dituzte, jai herrikoi eta ekimen kultural ugariren kontra oztopoak jarri dituzte,... eta dena gazteok artaldetik at joan ez gaitezen.

Ez dute ulertzen gazteok ez dugula  jakiak hozkaturik nahi. euli txiki batzuk armiarma sarean gara, baina gure antolatzeko bideak bilatu nahi ditugu. Gure baloreak sortuz eta gure arazoei irtenbide emanez. Arazoei gure bideak aurkituko dizkiegu eta baita defendatu ere. Ez gara ardiak, ezta errudunak! Baina benetako erantzuleak markatuko ditugu beti.

Oharra: Besarkada bat aurten eta lehenago, barruan diren herriko gazte guztiei!