Publizitatea
Bannerra
Beltza eta botilan... PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/07/05

KOLABORAZIOAK
Unai Vazquez [ Barakaldoko Askapena ]

Esaten dute txuria eta botilan: esnea. Ba Kolonbian esaera ezberdina da: “beltza eta botilan: Heriotza.” Hori ezkutatzen delako Coca Colako botila bakoitzaren barruan.

Eta ur beltz horien atzean dauden datuak ez dira bakarrik ekonomikoak; Coca Colak berak, paramilitarren bidez bultzatutako 9 kolonbiar sindikalisten erailketen datuak dira, 80tik gora Coca Colako sindikalistak desplazatuen datuak, errefuxiatuen datuak,  mehatxatuen datuak.

Ekainaren 24an paramilitarren mehatxu berria aurkitu zuten Jose Domingo Florez, Coca colako langilea eta Sinaltrainal sindikatuko buruaren etxean, Bucaramanga-ko eskualdean.

Horrez gain "Fundación Comité de Solidaridad con los Presos Políticos" elkarteak Ekainaren 16an Cesar Tamayo sindikalistak jaso zuen mehatxuaren berri ere eman du. Bertan David Florez, Javier Correa, Martha Díaz, Fernando Porras, Cesar Tamayo, Nohora Villamizar, Cesar Plazas, William Rivera, Gustavo Mendoza eta Carolina Rubiori ere mehatxu egiten zieten. Lagun hauek sindikalistak dira (Javier Correa Sinaltrainaleko idazkari nagusia da) eta azken lauak Santander eskualdeko "Fundación Comité de Solidaridad con los Presos Políticos"-eko kideak dira.

Coca Cola bat eskatzen dugun bakoitzean, kolonbiar herri mugimenduen kontrako “bala” bat finanziatzen dugu, iraultzaren kontra egiten dugu, izen abizenak dituzten borrokalarien kontra egiten dugu.  Baina alderantziz jokatzen dugunean, Cocacolari EZ esaten diogunean, BAI esaten diogu prozesu bolivariarrari, bai jatorrizko herriei, bai insurgentziari... Uztailaren 22a, Munduko Jendarte Foroak CocaColaren aurkako nazioarteko egun gisa ezarri zuen: izan dadila Euskal Herrian egunero Uztailaren 22a, Kaka Kolaren kontra, herrien eta bizitzaren alde!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.