www.paisdemierda.org Inprimatu
2008/06/05
KOLABORAZIOAK
Unai Vazquez [ Barakaldoko Askapena ]

Halako izenarekin ipini dute abian kanpaina bat interneten, Espainian Israeleko itxura garbitzeko, Israeleko estatuaren "mierda" guztia estaliz eta Israelen "beste aldea" erakutsiz:  "demokraziarena", "bakerena", "anaitasunarena"... eta halako muntaien aurrean, Euskal Herriak boikot esan behar du, boikot estatu inperialista mierdei.

"Boikotak piztuz, elkartasuna eraiki" da Askapenak aukeratutako leloa aurtengo jardunaldi internazionalistetarako eta ekainaren 14an Elorrixon ospatu edo aldarrikatu behar duten internazionalista egunerako, baino lelo bat baino gehiago, jarrera moduan ulertu behar dugu boikotarena, jarrera bat gure egunerokotasunean: pentsamoldeak, kontzientzia eta praktika.

Edozein borrokak, elkartasuna behar du, Palestinarrei ez die balio munduaren beste puntan Euskal Herria izeneko herri borrokalari bat dagoela jakitearekin, gure babes guztia edo beraiekin gaudela esatearekin, baldin eta hitz horiek ekintzez ez baditugu laguntzen. Ekimenak arlo eta frente guztietan beharrezkoak dira Israel entitate sionistak, Palestinako eta palestinarren eskubideak onartu eta errespetatu arte, bakoitzak gure esparrutik.

Boikota bereziki baita inperialismoaren ikur nagusietariko bati, edari 'de mierda'-ri,  Coca-Colari, ur beltza edo usteldua, Irak eta hainbat herrialdetan AEBko soldaduen atzetik eraikitzen dutelako bere negozioa, Chiapas edo Indian ur putzuen esklusibitatea dutelako komunitateetan egarriz hiltzen diren bitartean, Bushen kanpaina babesten dutelako eta bereziki Kolonbiako estatu de mierdan,  narkoparamilitarren laguntzaz 9 sindikalista erailtzeagatik eta 60tik gora ihesi egitera behartu izanagatik.

Goazen beraz estatu mierdekin bukatzera, boikotak piztera, elkartasuna eraikitzera, eta noizbait, beste batzuek egingo diete Espainiar zein Frantzia estatu mierdei boikota, Euskal Herria eta mundua mierdarik gabeko gunea izan dadila.