Publizitatea
Bannerra
Interneteko foroak: gorrotoaren diskurtsoa eta adierazpen askatasuna. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/10/05

Sobran racistas

Kolaborazioa: Olatz Baraka

Oharra: artikulua foro batean izandako eztabaida baten harira idatzi dut. Foroan  erantzun xenofobo eta arrazistak etengabe publikatu ziren, zakarkeriz, inolako errespeturik gabe. Eztabaidan parte hartu zuten bi erabiltzaile forotik kanporatu zituzten eta ni bakarrik geratu nintzen eztabaidatik tiraka. Foroa uzteko gomendioa eman zidaten irakurritakoarekin ados ez banengoen, hura espazio askea zela eta adierazpen askatasuna bermatu nahi zutela argudiaturik.  Eztabaidak hirurehun erantzun baino gehiago jaso zituen. Nik auzolotsa sentitu nuen pantailaren bestaldean.

Gauza jakina da sare sozialen atzean denetariko jendea gordetzen dela. Hala, lotsatiagoak direnek lehiatila erosoa dute pantailan agertzen zaien hura; zirikatzailea denik ere bada; gizon eta emakume irudimentsu asko daude, segundu gutxian edozein argazki hartu eta umoretsu eraldatzeko gaitasun apartakoak.

Era berean, erantzun sexistak, homofoboak eta  xenofoboak emateko boterea daukate pantailaren bestaldean ezkutatzen diren erabiltzaile askok, sare sozialak eman diezaiekeen unean uneko aninomatoaz baliaturik. Eztabaida guneak espazio eraikitzaile eta askeak izan ahal dira, baldin eta errespetua bermatzeko irizpide minimoak egoki finkatzen badira. Kontua da ordea, irizpideok erantzulearen interesen arabera manipulatu ahal direla; ondorioz, adierazpen askatasunaren izenean, giza eskubideen urraketak ematen dira norberaren erantzuteko pribilegioa lehenetsiz.

Sare sozialean mezua igortzen duena ez da erantzule bakarra, mezu hura publikatu, zabaldu eta elkarbanatzen duenak ere badu mezuak dioenarekiko erantzukizuna. Ez da gauza bera talde fisiko baten baitan pertsona bat iraintzea eta ziberespazioaren infinituan laidotzea, burla bera ehunka aldiz biderkatzen baita espazio fisiko ezan .

Ordenagailuak anonimatoa gordetzen du eta erabiltzaileari ziberespazioaren infinituak inpunitatea ematen dio. Edozein  mezuren hedapenak klik bakarra du abiapuntu; ez dago mezuaren egiazkotasuna frogatzeko mekanismorik. Bada, erasotzaile birtualaren testuinguruak, haren ideologiak eta gai jakin batzuekiko duen sentsibiliteak mehatxua harilkatuko du, eta mehatxuaren ostean, irainak botako ditu mehatxuak berak ahaldundurik.  Mezuok errealitatea desitxuratu ahal dute diskriminazio egoerak sortzeraino eta sare sozialetan hitzak desberdinen aurka erabiltzen diren armak bilaka daitezke.

Talde horien gainean internet eta sare sozialetan sorturiko gezurrek eragin zuzena dute jendartean dugun bizitzeko moduan; besteari begiratzeko moldean du eragina, izan gure auzokidea, lankidea edo etorri berria.

Marcel Courthiaden ustez  Interneten arrazakeriak babesgune berriak ditu: identitate zein kulturaren ezetapena manipulazioaren bidez gauzatzen hasi da; hala, gehiengoarekin bat egiten ez duen jarrera jada ez da bigarren mailako kultur adierazpena, kultura izaera bera ukatu baitiote, deus ez izateraino. Ez ei dago aterpe digitala baino babesleku epelagorik.

Internetek erabat irauli ditu gure komunikatzeko azturak. Informazioa ziztu bizian kontsumitzen dugu eta apenas dugun denbora mezuon sinesgarritasuna aztertu eta jatorriaren egiazkotasuna konprobatzeko; horrenbestez, mugak argi antzemateko ezintasunak desberdinen arteko jarrera, estereotipo, aurreiritzi eta erasoak ugaldu ditu. Ijitoak, musulmanak, lesbianak, homosexualak eta beste edozein minoriaz aise zabaltzen diren  uste ustelak ez du inolako zigorrik jasotzen, ez bada aipaturiko taldeak jendartearen periferian egotera behartuta daudelarik, maila sozial eta pertsonalean jasaten duten bazterkeriaren berrespena.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.