Elebitasu..., zer? Inprimatu
2011/09/07

elebitasuna 

El Karmen auzoko herritar euskaldun batek helarazitako kexa helerazten dizuegu oraingoan. Egungo administrazioak euskararekiko erakusten duen begirunea zalantzak jartzen du barakaldar honek. Nork bere ondorioak osa ditzala!


"Egun on. El Karmengo auzokidea nauzue. Bidaltzen dizuedan argazki hau ez da photoshop muntaia, ez pentsa! Barakaldoko tren geltokiaren atzean dagoen parke berrian topa dezakezue, Udal haur eskolaren atzeko paretan hain zuzen ere, desertu parke berrian. Gauza gehiegirik ez dut aipatu nahi, izan ere irudia berez mintzatzen baita. Hau al da Barakaldoko udalak euskal hizkuntzarekiko duen begirunea? Oxtras jende! Lotsagarria deritzot!"