Publizitatea
Bannerra
Elebitasu..., zer? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/09/07

elebitasuna 

El Karmen auzoko herritar euskaldun batek helarazitako kexa helerazten dizuegu oraingoan. Egungo administrazioak euskararekiko erakusten duen begirunea zalantzak jartzen du barakaldar honek. Nork bere ondorioak osa ditzala!


"Egun on. El Karmengo auzokidea nauzue. Bidaltzen dizuedan argazki hau ez da photoshop muntaia, ez pentsa! Barakaldoko tren geltokiaren atzean dagoen parke berrian topa dezakezue, Udal haur eskolaren atzeko paretan hain zuzen ere, desertu parke berrian. Gauza gehiegirik ez dut aipatu nahi, izan ere irudia berez mintzatzen baita. Hau al da Barakaldoko udalak euskal hizkuntzarekiko duen begirunea? Oxtras jende! Lotsagarria deritzot!"

Iruzkinak (2)

...
Zoritxarrez, ez dugu hain argazki arrotza halakoa. Gauza batzuetarako erreferente dugu Barakaldo. ERreferente mingarrienetakoa UDalak euskal hizkuntzarekiko duen jarrera aski ezaguna da.
Euskaldunoi geratzen zaigun kontsolamendu bakarra BEhatokia bezalako elkarguneetara jotzea da. Salaketa sinbolikoa egin, behintzat. Udalari berari ere kexa gutuna helarazi, la pittin bat ematearren. Ez noatzu esaten zein izango den erantzuna..
Baina ez dugu odola berotuko KOntseiluak argitaraturiko inkesta tristearekin ( tristea emaitzak dira, argi gera bedi), edota halako kartel zikinekin..GEro eta jende gehiagok egiten du euskaraz gure herrian, gero eta jende gehiagok hartu du egunerokotasuna euskaraz bizitzeko hautua. Eta hori polita da. Nahikoa ez, baina bagoaz..
Olatz , 2011/09/08
...
KArtel hau San bizenten ere badago, Mukusuluba eskolaren ondoan!Udaleko euskara zerbitzuak badu honen berri...
Euskaltzale , 2013/01/21

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.