Pozalaguan euskarak ez du tokirik Inprimatu
2010/04/18

Euskararen normalkuntza osotik nahiko urrutik gaude. euskaldunok egunerokotasunean pairatzen ditugun hizkuntza eskubideen urraketak agerian uzten dute helmugara iristeko distantzia luzea egin behar dugula oraindik ere. Hona hemen Santurtziko berbalagunei asteburu honetan gertatutakoa: Larunbatean Pozalagua ko kobazuloetara joateko bisita hitzartu zuten antolatzaileekin. "Atzo ezin izan ginen joan, aldez aurretik eurek ezarritako baldintzak bete arren: bisita euskaraz izateko 20ko taldea osatu behar genuen, eta 33 ginen". Hala ere, azken unean esan zieten bisitari asko zegoenez, ezin zutela euskaraz ziurtatu (hots, aldez aurretik erreserba egin gabe joaten den edozein erdaldunek, hitzordua finkatutako edozein euskaldun baino lehentasun handiagoa duela).