Publizitatea
Bannerra
Auzolana
Inkesta berria bozken zain duzue PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/02/01

Gogoan izango duzuenez, aurreko inkestan honako galdera hau proposatu genizuen: "PSE eta PNV-ren arteko  balizko ituna aurreikus daiteke Udaletxean...Zer deritzozu holako aukera bati"? Oraingoan ere jasotako erantzunak askotarikoak izan dira. Hala ere, gehiengo batek PSE eta PNV-ren arteko itunaren atzean, gainerako instituzioetan orokortuko den binomioa aurreikusten du. 3 bozka gutxiago jaso ditu hurrengo aukerak: "PNV-PSE balizko itunak ez dizkio nabarmentzeko aldaketarik ekarriko udal kudeaketari". Datuekin osatu dugun grafikoak adierazten duen moduan, hurrengo aukerak atze-atzean geratu dira. Eta une honetatik aurrera inkesta berrian bozka emateko aukera duzue...Ihauteriak gertu-gertu dauzkagu eta oraingoan mozorratzeko ideia batzuk ekartzera gatozkizue: Ze mozorro aukeratuko zenukete? Besteren bat bururatzen bazaizue Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidera igorri ...Lagundu gaitzazue Barakaldoko mozorrorik originalena topatzen!
 
Gabonetako inkestaren emaitzak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/01/13

Gogoan izango duzuenez, gabonetako inkestan honako galdera luzatu genizuen: "Olentzeroa bazina nori ekarriko zenioke ikatz sorta?". Parte hartu duzuen Olentzero jator guztiei esker, ikatza kargamendua agortu ahal izan dugu. Gastu soziala murriztu dutenei 5 kilo ikatz, krisiaren aitzakipean langileak kanporatzen dituzten enpresariei eta laneko segurtasun neurriak murrizten dituztenei launa kilo, euskararen normalkuntza bultzatu nahi ez dutenei 3 kilo eta, bai zentsura brigadari zein gune naturalak babestu nahi ez dutenei 2 kilo ikatz banatu ditugu. Baina aipatu beharra dago, Olentzero guztien erdiak baino gehiago ikatz karga jasotzaile guztien artean banatu dutela. Mila esker guztiei parte hartzeagatik eta...Dagoeneko hurrengo inkesta prest duzue! Animo ta ekin klikatzeari!
 
Urte berri koloretsu eta eraldatzailea guztioi! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/12/27

Nos encontramos a las puertas de un nuevo año. Inmejorable momento para revisar a grandes rasgos los 365 días que hemos dejado atrás, valorar lo vivido y cargarnos de energía para poder renovar o adquirir diferentes compromisos o intenciones.
 
Resultados de la última encuesta PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/12/15

Hona hemen aurreko asteetako inkestan proposatu dizuegun galdera: "Eusko Jaurlaritzak Petronorri coke planta gatazkatsua eraikitzeko baimena eskaini dio...Zer deritzozu?". Honen aurrean erantzun hauekin egin dugu topo: Gehienek berriari gaizki deritzozue egitasmoa kaltegarria izateaz gain herritarren borondatearen kontrakoa baita (erantzunak horiz irudikatuak), bozka gehien jaso dituen hurrengo erantzunaren arabera, egitasmoan hasiera-hasieratik irregulartasun ugari bete dira (berdez irudikatua). Atzean geratu dira ordea lanpostuak sortzen dituelako aldekotasuna adierazi dutenak (urdinez irudikatua), auzokideen kezkak ganora gabekoak direla uste dutenak (laranja) eta arazo honen aurrean kezkarik adierazi ez dutenak (marroia). Animatu eta parte hartu datozen asteetan zehar aktibatuko dugun inkesta berrian! 
 
Resultados de la última encuesta PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/11/23

Honako hau da azken bi asteetan luzatu dizuegun inkestaren galdera: "Barakaldoko PSE-k Euskararentzako normalkuntza plana eta ordenantzak abian jartzeari uko egin berri dio...Zer deritzozu?" Esan beharra dago jaso ditugun iritzi gehienak, Udaletxeak indarrean duen hizkuntza politikareriko oso kritikoak izan direla. Honako hau izan da guztien gainetik nagusitu den aukera: "Gaizki deritzot. Udaletxeari dagokio euskararen normakuntzaren bidean bitartekoak jartzea" (Grafikoan kolore gorria). Bozka bat gutxiago jaso duen erantzuna kolore berdean irudikatu dugu: "Ez nau harritzen. Udalak euskara mespresatzen jarraitzen du".Urdinez honako erantzunak jasotako bozkak irudikatu ditugu: "Hipokresia galanta! Esango dute euskara guztion ondarea dela". Eta bozka gutxien jasotako aukera beltzez ageri da: "Ondo. herritarrek ez dute holako neurririk eskatzen".  Animatu eta parte hartu datozen bi asteetarako proposatu dizuegun inkestan. 
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Amaiera >>

4-orrietatik 7.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.