Publizitatea
Bannerra
Auzolana
Greba orokorraren gaineko inkesta PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/05/15

Bozka mordoa jaso dugu azkenengo inkestan...Mila esker koadrila! Gogoan duzue plazaratu genizuen galdera ezta? "Euskal Herriko gehiengo sindikalak greba orokorra deitu du maiatzaren 21-ean...Zer diozu honen gainean?". Ba zuon erantzunak ikusita esan beharra dago datuak nahiko adierazgarriak direla: Bozken %80-ak zalantzarik gabe grebara ateratzeko asmoa adierazi dute, agianerako aukera guztiak atze-atzean geratu direlarik...Hala bedi jende! Jakin ezazue dagoeneko prest daukazuela hurrengo inkesta...Entzungo zenuten Barakaldoko udalak nerritarren artean partehartzea bultzatzeko ekimen berria jartzeko asmoa duela ezta? Zer diozue zuek honen gainean? Ala pues, gehiego itxoin barik has zaietzkete inkestan klik egiten...!
 
"herriKolore", un añito...eta aurrerantz! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/04/26

Necesitamos tu opinión para mejorar herriKolore… ¿nos prestas 10 minutos?

12 meses dando color, 365 días salpicados de contrainformación…  Si, así es! Esta semana, este proyecto comunicativo popular de Barakaldo, herriKolore, cumplirá su primer añito dando guerra en internet y en las ondas libres. Es por eso que nos es imprescindible mirar hacia atrás y dar un repaso al corto pero intenso camino que hemos recorrido estos últimos meses: insertar en internet las ideas que garabateamos en el papel, mandar a mas de 360 personas todas las semanas un boletín informativo, recibir y difundir las noticias de las asociaciones de Barakaldo, hacer realidad el abordaje a las ondas radiofónicas, impulsar y crear caminos para que las opiniones de los y las que leemos, vemos o escuchamos herrikolore sean reflejadas, tejer nuevas redes mezclando lo mejor que podemos imágenes, sonidos y letras…. La verdad es que no es poco lo que hemos andado en un año… Como tampoco son pocas las ganas que tenemos de afrontar los desafíos que nos esperan en este futuro cercano! HerriKolore esta preparada para dar nuevos pasos… Y tú? Te vienes con nosotras?
 
Azken inkestaren emaitzak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/04/09

Igaro da Korrika eta iritsi zaigu aurreko inkestako emaitzei erreparatzeko tenorea...Gogoan duzue aurreko bi asteetako galdera? "Badator 16. KORRIKA, prest zaude?". Oso ugariak izan dira jaso ditugun emaitzak...Hortaz, mila esker parte hartzeagatik! Eta bistan dagoenez, erantzunak ere askotarikoak izan dira, baina...Hori bai! Nabarmendu beharko genuke bozkatu duzuen guztietatik gehienak Korrikan parte hartzeko asmoa izan duzuela (%80). Esan genezake gehienok (%43a) etzaretela oso kirolari finak, eta korrika egitea 2 urterik behin egiten duzuen ahalegin fisikoa dela. Hala eta guztiz ere, etzarete gutxi izan (%21,4) Barakaldoko Korrikako Km. guztiak egiten ohi dituzuenak...Ongi ba! Badira kirolari euskaltzaleak ere bai! Aste Santuarekin batera inkesta berria datorkigu "herriKolore"-ra...Meza Santu eta prozesioen artean tartea topatuko duzue inkesta berria bozka egiteko, ezta? Hala bedi! 
 
Martxoaren 8-ko inkesta PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/03/16

Gogoan izango duzuenez hauxe izan zen aurreko inkestan proposatu genizuen galderatxoa: "Ze esanahia dauka zuretzako martxoaren 8-a?". Aukera ugari proposatu genizuen baina honek jaso zituen bozka gehien: "Patriarkatua garaitu arte martxoaren 8-a ospatu beharko dugu". Bozka gutxiago jasota baina oso gertu geratu den aukera honako hau izan da: "Patriarkatua garaitua ere, martxoaren 8-a ospatzen jarraituko dugu, borroka feministaren ekarpena oroitu asmoz". Gainerako erantzunek bozka gutxixeago jaso dute, atze-atzean geratu direlarik, grafikoan ikus dezakezuen moduan. Mila esker igorritako bozka guztiengatik! Dagoeneko ekin ahal diozue  aktibatu berri dugun inkesta berria klikatzeari! Tipi-tapa, tipi-tapa...KORRIKA!  
 
Ihauterietako inkestaren emaitzak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/02/24

Ihauteriak igaro dira eta beraiekin batera tostada gozoak, mozorro koloretsuak eta errauts bilakatutako sardina erraldoia. Lehengo ta behin herriKolorek eskerrak eman nahi dizue inkestan parte hartu duzuen guztioi aurtengo mozorroa aukeratzen laguntzeagatik. Ez da edonolako lana izan, aukerak askotarikoak zirelako baina zuen laguntzari esker, aurtengo mozorro txapelketa berezi honen sari banaketa egin ahal izan dugu:

1.go saria: Eskubidedun langilea (Galtzeko zorian dagoen espezie bitxia)
2.saria: Errekatxoko nekazaria (edo "Azken Mohikanoa")
3.saria: Santo Job (Gizarte zerbitzuen hitzorduaren zain)

Esandakoa lagunak. Mila esker zuen laguntzagatik! Gaurtik aurrera inkesta berria duzue web gunean: Martxoaren 8 gerturatzen ari zaigu. Mobilizazioak, adierazpen instituzionalak, lagunarteko bazkariak, jaia, kontzientzia, utopiak, helburu lortuak..Zer da zuretzako Martxoaren 8-a?
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Amaiera >>

3-orrietatik 7.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.