Inkesta berria bozken zain duzue Inprimatu
2009/02/01

Gogoan izango duzuenez, aurreko inkestan honako galdera hau proposatu genizuen: "PSE eta PNV-ren arteko  balizko ituna aurreikus daiteke Udaletxean...Zer deritzozu holako aukera bati"? Oraingoan ere jasotako erantzunak askotarikoak izan dira. Hala ere, gehiengo batek PSE eta PNV-ren arteko itunaren atzean, gainerako instituzioetan orokortuko den binomioa aurreikusten du. 3 bozka gutxiago jaso ditu hurrengo aukerak: "PNV-PSE balizko itunak ez dizkio nabarmentzeko aldaketarik ekarriko udal kudeaketari". Datuekin osatu dugun grafikoak adierazten duen moduan, hurrengo aukerak atze-atzean geratu dira. Eta une honetatik aurrera inkesta berrian bozka emateko aukera duzue...Ihauteriak gertu-gertu dauzkagu eta oraingoan mozorratzeko ideia batzuk ekartzera gatozkizue: Ze mozorro aukeratuko zenukete? Besteren bat bururatzen bazaizue Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidera igorri ...Lagundu gaitzazue Barakaldoko mozorrorik originalena topatzen!