Gabonetako inkestaren emaitzak Inprimatu
2009/01/13

Gogoan izango duzuenez, gabonetako inkestan honako galdera luzatu genizuen: "Olentzeroa bazina nori ekarriko zenioke ikatz sorta?". Parte hartu duzuen Olentzero jator guztiei esker, ikatza kargamendua agortu ahal izan dugu. Gastu soziala murriztu dutenei 5 kilo ikatz, krisiaren aitzakipean langileak kanporatzen dituzten enpresariei eta laneko segurtasun neurriak murrizten dituztenei launa kilo, euskararen normalkuntza bultzatu nahi ez dutenei 3 kilo eta, bai zentsura brigadari zein gune naturalak babestu nahi ez dutenei 2 kilo ikatz banatu ditugu. Baina aipatu beharra dago, Olentzero guztien erdiak baino gehiago ikatz karga jasotzaile guztien artean banatu dutela. Mila esker guztiei parte hartzeagatik eta...Dagoeneko hurrengo inkesta prest duzue! Animo ta ekin klikatzeari!