Publizitatea
Bannerra
Surge la red "Barakaldoko INDEPENDENTISTAK" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/03/25

En la nota de prensa que hemos recibido recientemente, aclaran que no se trata de un nuevo partido político..."No hay ningún misterio, somos independentistas de Barakaldo. Ni más ni menos". Afirman haber estado siempre presentes aunque separados por "el 10% de cuestiones con las que discrepamos, cuando el 90% restante nos une". "Queremos conocernos mejor y comenzar a caminar juntas y juntos, eso es todo" afirman en la nota de prensa, explicando seguidamente que en Euskal Herria corren tiempos que facilitan esta tarea. Así mismo, animan a la ciudadanía independentista de Barakaldo a celebrar de manera conjunta el "Aberri Eguna" que tendrá lugar proximamente, al margen de la papeleta que introduzcan en la urna en las elecciones. La primera cita será este sábado 27 a las 12:30h. frente al Ayuntamiento para colocar carteles del Aberri Eguna .

Ez gara alderdi politiko berria; ez. Batzuek, euskara ulertu izan balute, ilegalizatzeko makina martxan jartzera joango ziratekeen izenburu hau ikusi bezain pronto. Ez, lasai! Ez gara alderdi politiko berria. Ez dago misteriorik. Barakaldoko independentistak gara. Besterik ez. Independentziaren alde gauden barakaldarrak. Beti egon gara hor. Elkar ezagutu gabe, baina hor egon gara. Bereizten gaituen %10gatik elkar joka gehienetan, batzen gaituen gainerako %90ean erreparatu gabe. Baina hor egon gara.

Haize berriak dabiltza Euskal Herrian, eta independentistok inoiz baino argiago ikusten dugu, gure etorkizunaren jabe hobeto biziko ginatekeela oraingo Euskadi autonomiko honetan baino.

Eta asko garela pentsatzen duzunez, elkar ezagutu nahi dugu. Besterik ez. Elkar ezagutu eta elkarlanean hasi. Elkarrekiko mesfidantza zaharrak bazterrean utziz, elkarrekin ibiltzen hasi.

Elkar ezagutzeko eta elkarrekiko mesfidantzak ahazteko elkarlanean hasi baino ez dago hoberik. Horregatik, eta Aberri Eguna hurbil daukagula aprobetxatuz, Barakaldoko independentistok elkarrekin ospatzeko deialdia zabaltzen dugu, gure Barakaldo honetan egon liratekeen gainerako independentista guztiei. Berdin digu hauteskundeetan zein papeleta erabiltzen duzun. Independentista sentitzen bazara, badugu zerbait komunean. Hori, eta ez besterik, hartuko dugu kontuan.

Proposatzen dizuegun elkarlana hauxe da: datorren 27an, larunbatean, goizeko 12:30ean, Udaletxearen aurrean bil gaitezen, eta Irun-Hendaiako Aberri Egunaren deialdiarekin bat egin dezagun, deialdi horretako kartel batzuk ipiniz.
Badakigu ez kartel horiek ez dutela luzaro iraungo. Barakaldon daukagun Zentsura Brigada berehala mobilizatuko da gure mezua estali nahian. Baina gure mezua airean egongo da: “brigada” guztien gainetik, gure auzoek elkarrekin, elkarlanean, eta elkarrekiko ametsean egon gara eta ikusiko gaituzte.
27ra arte !!!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.