Kolaborazioa:USOA Lantegia. Lan gatazka edo elbarritasuna dutenekiko errespetu falta? Inprimatu
Kolaborazioak
2017/04/06

Protesta usoa

Kolaborazioa: Endika Abad (Barakaldoko EH-Bilduko zinegotzia)

Adolfo ‘Txiki’ Muñozek ELA sindikatuko idazkari nagusiak, Bizkaian greban dauden itunpeko erresidentzietako langileen aurrean mobilizazio batean egindako hitzartean honako hau bota zuen: ‘Erresidentzietako langileak emakumeak ez balira, gatazka konponduta egongo litzateke’. Azken bi osoko bilkurak ateak itxita egitea erabaki du, Amaia del Campok, USOA Lantegiaren langileen protestak direla eta (azkenengoan La Milagrosa eta TAOren langileak batu zaizkelarik). Euren aldarrikapena, 2015.urtetik berritu gabe dagoen lan hitzarmenaren negoziazioa aurrera eramatea.


USOA Lantegia %100-eko kapital publikodun enpresa da, eta bere Administrazio Kontseilua Barakaldoko udala osatzen duten koalizio zein alderdiek osatzen dute, bakoitzak duen ordezkapena proportzionala delarik. EH Bilduk ordezkari bakarra du bertan, ni neu. EAJ-PSE udal gobernuaren akordioa medio, nahiz eta PSEK bi ordezkari euki eta EAJk hiru, PSEK du Administrazio Kontseiluaren presidentzia ‘efektiboa’ (benetako presidentzia Barakaldoko alkatesak baitu, udaleko batzorde zein lantalde guztietan bezela).

Aniztasun funtzionala duten langileek osatzen dute hein handi batean USOA Lantegia, hortaz enpresak Segurantza Sozialaren parte handi bat aurrezten du, legeak ahalbideturik Segurantza Sozialaren bonifikazioak medio, enpresak Segurantza Sozialean beste enpresa batek aurrezten ez duen dirua aurrezten du alegia.

Aniztasun Funtzionala duten langileek, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino ez dute kobratzen, kontrara, enpresaren gerentziaren parte diren batzuk 40.000 € eta 55.000 € bitarteko soldatak dituzten bitartean.

USOAren langileen parte handi batek LGS-a kobratzen duela aipatzean 2016.urtekoaz ari gara, hau da 655.20€. Hitzarmenak dio LGS+1’5% kobratu behar dutela, baina gaur da eguna aurreko lan hitzarmena enpresak bete ez duena. Eta horretan mantendu nahi dute hitzarmenaren ‘negoziazioak’ irauten duen bitartean. Izan ere, Rajoyren gobernuak onartutako LGS-aren %8ko igoera EAJ-PSEren gobernuak ez duela aplikatuko aditzera eman duenez, momentuz etzaie aplikatuko langileei.

EAJ-PSEk gaurdaino ez diete alternatibarik eskeini langileei, LGS-aren igoera ez aplikatzearen ondorioz ze nolako bitarteko jarriko dituzten eskubide hauek langileei onartuak izan zaizkien. Bi alderdiek %1eko langa jarri dute. Hau da, igoera hori langile guztiei aplikatuz gero enpresaren soldata karga %1 baino gehiago igoko lirateke, eta hortaz Rajoyren gobernuak (Troikak inposaturiko murrrizketak aplikatu asmoz) enpresa zein administrazio publikoei inposatutako langa jartzen dute, zeharkatu ezinezko marra gorri gisa. Gero entzun behar, hemen ez dagoela murrizketa sozialik. Marka da gero!

USOA lantegiaren lan gatazkaren egoera erabat katramilatua dugu, EAJ-PSE murrizketa sozialak ahalbidetu dituzten legeak inposatzen duten langa zeharkatzeko prest ez daudelako. Ez da negoziaziorik egon aurretik aipatu %1-a harresi baten moduan jartzen dutelako. Beraz, euren ardura ez dute asumitzen gerentziaren esku utziz negoziazio guztia. Zertarako orduan kapital publikodun enpresa bat? Guztiok ardura bat dugu hor, eta hitzarmenaren negozioazioaren blokeoa gerentziaren bidez bideratzen baldin badute alderdiok, gure ustez egoeraren arduradun politiko zuzenak dira.

Bitartean, udal langileekin negoziazio mahaian eserita dago udal gobernua, murrizketa sozialak inposatzen dizkiguten legeek diotenari alternatiba bat bilatu asmoz; enpresa eta klase sindikatuak aurrez-aurre.

Honaino helduta, iruzkinaren hasierara joatea proposatzen dizuegu, baina Adolfo ‘Txiki’ Muñoz, ELA Sindikatuko idazkari nagusiaren hitzak moldatuz. ‘Elbarritasuna duten langileak ez balira gatazka konponduta egongo litzateke’.

(Gazteleraz)

Adolfo ‘Txiki’ Muñoz, Secretario General del sindicato ELA, en una intervención ante una de las movilizaciones de las trabajadoras de las residencias de Bizkaia en huelga, dijo lo siguiente: ‘Si las trabajadoras de las residencias no fueran mujeres, el conflicto estaría resuelto’. Amaia del Campo ha decidido que los dos últimos plenos celebrados en el Ayuntamiento de Barakaldo, se hagan a puerta cerrada, por las protestas de l@s trabajadoras de USOA (a las que en el último se le sumaron las de La Milagrosa y la OTA). Su reivindicación es llevar a cabo la negociación del convenio colectivo expirado desde 2015.

USOA Lantegia es una empresa 100% pública, cuyo consejo de Administración lo conforman las coaliciones y partidos que conforman el pleno del Ayuntamiento de Barakaldo, siendo su representación proporcional. EH Bildu tiene una sola representante, yo misma. Como consecuencia del acuerdo de gobierno PNV-PSE, y a pesar de que el PSE tiene dos representantes y el PNV tres, es el PSE el que tiene la presidencia ‘efectiva’ del consejo (la presidencia real está en manos de la alcaldesa, igual que todas las comisiones y consejos municipales).

USOA Lantegia lo conforman en su mayoría personas con diversidad funcional, por lo que, y avalada por la Ley, la empresa ahorra en conceptos de Seguridad Social, mediante bonificaciones. Las trabajadoras con diversidad funcional cobran el Salario Mínimo Interprofesional, mientras que miembros de la gerencia tienen suculentos sueldos de entre 40.000 y 55.000 € anuales.

Al afirmar que las trabajadoras de USOA Lantegia cobran el SMI, es el de 2016, es decir 655.20€, y aunque el convenio establezca que deben cobrar el SMI+1,5% hoy es el día en el que no se ha cumplido lo acordado, y así lo quieren mantener mientras dure la ‘negociación’ del convenio. Esto es consecuencia de lo que el gobierno del PNV-PSE ha dado a entender que va a hacer; no aplicará la subida del 8% al SMI que aprobó el gobierno de Rajoy.

A día de hoy PNV-PSE no han ofrecido ni una sola alternativa a las trabajadoras, que como consecuencia de no querer aplicar la subida del Salario Mínimo Interprofesional, como serán reconocidos los derechos de las trabajadoras de USOA. Los dos partidos han puestos el techo de incremento en el 1%. Si se supera ese 1% se superaría el incremento que el gobierno de Rajoy permite, en administraciones y empresas públicas, como consecuencia de las leyes que avalan los recortes sociales, impuestas estas por la Troika. Y luego dirán que aquí no se recorta y en el estado español resulta que sí.

Que el conflicto laboral de USOA esté totalmente atascado no sorprende, ya que PNV-PSE no tienen la mínima intención de superar las leyes que nos han impuesto los recortes sociales. No ha habido negociación como consecuencia de que imponen el 1% como un muro infranqueable, dejando todo el peso de la negociación en manos de la gerencia de la empresa. Entonces, para qué una empresa de capital público? Todas somos corresponsables en el conflicto y en la negociación, pero si este bloqueo se canaliza a través de la gerencia, entendemos que PNV-PSE son los responsables políticos directos de la situación.

Pero mientras, el equipo de gobierno de PNV-PSE está sentado en la mesa encarando la negociación, para buscar una salida frente a las leyes que imponen los recortes sociales con los representantes de los trabajadores del Ayuntamiento; empresa y sindicatos de clase frente a frente.

Por lo que os propongo volver al inicio del texto, pero modificando las palabras de Adolfo ‘Txiki’ Muñoz, Secretario General del sindicato ELA. ‘Si no fuesen personas con discapacidad el problema estaría resuelto’.