Publizitatea
Bannerra
HerriKolore PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/04/25
hitz egin

* proiektuaren inguruko artikulu laburra irakurtzeko hemen
* elkarrizketa Tas-Tas irratian


Zer da?
- Egitasmo komunikatibo herritarra Barakaldoko ardatz herri mugimendua.
- Egitasmo parte hartzailea (herritarrok borondatez egindakoa)
- Proiektu   ezkertiarra  eta Euskal Herria aintzat hartzen duena
- Euskarri informatibo  elebiduna.

Zertarako?
- Barakaldoko herri mugimenduei  bozgoragailu  berri bat eskaintzeko. Deialdiak, ausnarketak, kexak, gonbiteak, ametsak, arerioak…ezagutzera emateko tresna bat sortzen ari garaKomunikabide poteretsuen monopolioaren aurrean alternatiba herritar bat izateko.
- Barakaldo udalerria  eta bertako herri mugimenduak oinarri dituen gune informatibo bat eskaintzeko Herritarren eta herri mugimenduen arteko informazio eta elkarlan  sareak osatzen  laguntzeko
- Herritarren  partehartzea  bultzatzeko. Gure herriko berriak Barakaldoko herritarrok sortu eta kontatzea zuzenena dala pentsatzen dugulako.
- Ohiko komunikabideetan tarterik ez duen Barakaldo anitza eta bizia ezagutarazteko…kultur adierazpenak, herri burrukak, hezkuntza egitasmoak, herri proiektuak, auzolana...
- Barakaldarrei informazioa era atsegin, ulergarri eta eskuragarrian eskaini ahal izateko.

Nola?
- Apurka apurka bidea eginez: WEBGUNEA abiapuntuInformazioa era antolatuan jasoz.
- Honako hauek izango dira atal nagusiak: Herri mugimendua, Udala,  Auzoak, Euskal Herria, Nazioartea, Agenda, Multimedia eta loturak.
- Egitasmoa ezagutaraziz eta herritarren eskura jarriz kaleetan ere presentzia izanik.
- Internetetik Barakaldora baina interneteko mugak gainditzeko asmozInformazioa era dibertsifikatuan aurkeztuz: erreportaiak, berriak, gutunak, kexak, bideo-elkarrizketak, audioak, argazki galeriak, dokumentu bildumak, kolaborazioak, irratsaioak, hilabetekariak…
- Kolaboratzaile sarea antolatuz.
- Herri mugimendua eta herritarren parte hartzeari bidea emanez: inkestak, informazioa jaso eta igortzeko bideak,  kexa-potea …

Webgunearen Antolakuntza

1. ATALA: BARAKALDO
 
Herri mugimendua
Barakaldoko herri burrukekin lotutako informazioa       
  • Justizia Soziala      
  • Euskara       
  • Migrazioak               
  • Internazionalismoa       
  • Emakumea               
  • Kultura       
  • Gazteria                
  • Mugimendu Antierrepresiboa           
  • Sexualitateak            
….etab.

Udala

Udalgintzan sortutako informazio guztien bilduma

Auzoak
  • Auzolana : Auzoetatik sortzen diren ekimenen berri  jasoko duen atala (ekimenak, proposamenak,…)   
  • Kexa potea : Auzoetan dauden gabezi zehatzen gaineko kexak bideratzeko atala

2. ATALA: EUSKAL HERRIA
Barakaldo gainditzen duten interes orokorreko informazioak jasoko ditugu:
- Artikuluak
- Bideo-notiziak
- Erreportaiak
- Kolaborazioak
- Azterketa politikoak…

3. ATALA: NAZIOARTEA
Euskal Herria gainditzen duten interes orokorreko informazioak jasoko ditugu:
- Artikuluak
- Bideo-notiziak
- Kolaborazioak
- Erreportaiak
- Azterketa politikoak
- Nazioarteko askapen burruken eragileak...

BESTE ATALAK:

AGENDA
Barakaldoko deialdi anitzak bilduko ditugu izaera desberdinen arabera sailkatuak (formakuntza, mobilizazioak, erakusketak, dirulaguntzak, lehiaketak…).

MULTIMEDIA
Atal honetan bideoak, dokumentuak eta argazki galeriak kokatuko ditugu

LOTURAK
Loturak interesgarri suerta daizteken webguneen erreferentziak.

PARTE HARTU

 - Zure elkarteak sortutako informazioa (ausnarketak, proposamenak, kexak, deialdiak…) guri helaraziz:
info[a  bildua]herrikolore.org
- Zure auzoarekin lotutako kexak bidaliz: kexapotea[a bildua]herrikolore.org
- Barakaldo, Euskal Herria edota Nazioartea, atal desberdinen gaineko kolaborazioak igorriz: info[a bildua]herrikolore.org
- Barakaldon burututako ekimen desberdinen inguruko argazki edota bideoak webgunera bidaliz: info[a bildua]herrikolore.org
- Webgunean jasotzea interesgarria deritzozun informazioa helarazten: info[a bildua]herrikolore.org.
- Webguneko inkesta eta bozketan parte hartzen HerriKolore lan taldean zuzenean parte hartzen.
 
Loading..
Iraila 2017 Urria 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera