Publizitatea
Bannerra
Amazigh herriak larunbatean eman zion ongi etorria urte berriari Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/01/16

Urte berri Bereberra

Urterik urte indarra bilduz doan hitzordua dugu Amazigh urte berriaren ospakizuna. Udalerriko paisaia eta gune desberdinak ezagutu ditu festak: Gurutzeta auzoa hastapenetan, erdialdeko CIS eraikina ostera eta "Frontón Barakaldés" azken urteotan. Egia esanda, ekitaldiak urterik urte hartu duen hauspoaren islada besterik ez da toki aldaketa. Espazio bat txiki geratuz joan den einean, toki handiago baten bila mugitu izan dira Agahras Bizkaiko amazigh elkarteko kideak. Agharas hitzak "bide zuzena" adierazten du amazigh hizkuntzan eta aizue, horixe izan da igarotako larunbatean Barakaldoko frontoian bizi izandakoaren adierazlea: Elkarbizitza eta alaitasunera bide zuzena, zehazki.

2018. urtean sartu ginen urtarrilaren 1eko lehenengo segundutik eta larunbatean berriz, 2968. Urteari eman genion harrera Amazigh urte berriaren festan. Ulertezina dirudi baina horiexek dira kultur desberdinek bat egiten sortzen diren paradoxak. Larunbateko jaiak protagonista ugari izan zituen, tartean Barakaldo, Bilbo eta Bizkaia osoko amazigh herritarrak eta baita haiekin batera ospakizuna partekatzea gogoko dugun beste hainbat herritar. Atsaldeko 5etan abiatu zen kultur emanaldia eta 3 ordutan zehar makina bat ikusikizun disfratu ahal izan genuen bertaratutako guztiak: haurrentzako tailerrak, gaztelu puzgarriak, bertsolarien moduan bapatekotasuna jorratzen duten amazigh poetak, amazigh musika emanaldiak, Henna tailerra, Amaia Dantza taldeko kideen dantza ikuskizuna, Chile Lindo taldekoen dantzak eta baita te eta pasta gozoen dastaketa ere. Bukaera paregabea atsaldean zehar ikustakoa lagunartean partekatu ahal izateko, ezbairik gabe! Urtero moduan, aurtengoan be etzen urte berriko zozketa falta izan eta baita ekitaldiaren bukaeran urtero burutzen ohi den dantza amazigh saio partehartzailea ere.

Ikuskizun guztiek jaso zuten ikusleen txalo zaparrada baina guztietatik amazigh musika taldeek jaso zuten bertaratutakoen harrerik beroena. Abeslariek errez jarri zituzten dantzan frontoiko armailetan ehunka gazte amazihg, haietako ugarik irrintziak bota eta amazigh ikur koloretsua indartsu astintzen zuten bitartean. Eta atsaldea polito bukatu eta lagunartean igarotako ospakizuna oroimenean mantentzen laguntzeko, ezin frontoitik irten photocall dotorean argazkitxo bat atera barik. Urte berri on danoi!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2018 Urria 2018
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.