Errontegik osasun kolektiboaren astea ospatu du Inprimatu
2017/05/21

Errontegiko osasun astea

Aste osoan zehar, Errontegi Gara elkarteak 40 eragile ezberdinen elkarlanarekin batera Osasun Komunitarioaren astea burutu du Errontegi auzoan. Astean jatorrizko eta kultura aniztasuna bultzatu dute. Egun hauetan zehar osasunari lotutako eta aniztasunen aldeko ekimen ezberdinak antolatu dituzte. Astea jai inter-kultural batekin bukatu da igande honetan. Goizean zehar puzgarriak, futbito eta saskibaloi txapelketa eta toki ezberdinetako jolas tradizionalak egon dira. Eguerdian herri bazkaria egon da herrialde ezberdinetako janariekin: Euskal Herriko marmitakoa, Kuskus arabiarra…

alt=""