Publizitatea
Bannerra
Hirurehun bat etorkinen kontrako iruzurra ikertzen ari dira Bilbon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/02/28

iruzurra

Bizkaiko SOS Arrazakeriak Atzerritartasun legeak sortzen duen irtenbide eza eta atzerritarrek bere egoera erregularizatzeko bidean jasandako ustezko iruzurra azaldu du prentsa aurrean.  Bilboko 8 epaitegik zenbait enpresari eta pertsonak ikertzen ari dira, ustez lan eta egoitza baimenak lortzearen promesaren truke 2000 € baino gahiago eskatzen zutelakoan.

Kasu guztietan baliatutako metodoa antzekoa zen: 1.000 € eta 2.000€ baino gehiagoko ordainketapean, erresidentzia eta lan baimena lortuko zutela agintzen zieten etorkinei, lan eskaintza erreztea barne. Baina erresidentzia eta lan baimena eskaera ezezeztua izaten zen, lan baimena gezurrezkoa zelako, existitzen ez ziren enpresenak, jarduera ekonomiko eskasekoak edo euren datu eta sinadurak faltsutuak zirelako. Askotan interesdunak kudeatzaile, abokatu edo enpresariarengana jotzen zuenean azalpen bila, administrazioaren akats bat izan zela ziurtatzen zioten, eta informazio osagarria ematen zioten enpresaren inguruan kontratatzeko ahalmena zuela frogatuz, edo zuzenean helegitea prestatzen zioten. Beste batzutan euren irregulartasun egoera probetxatuz ikaratzen zituzten, salatu ezkeroko ondorioetaz ohartuz.

inmigrantesEskaera gehienak Bizkaiko Gobernu Delegaritzordean aurkeztu ziren, baina enpresa berdinenak eta antzekoak ere aurkeztu ziren Kantabria, Burgos, Gipuzkoa eta Palentzian, Bizkaian ezeztuak izan ondoren. Kasu guztietan abokatu, kudeatzaile edo enpresari izaeraz baliatzen ziren agindutakoa onesteko eta Atzerritartasun Legeak ahalbidetzen duen ahultasun eta urritasunaz probetxatuz.

SOS Arrazakeriak, Atzerritartasun Legeak ezartzen dituen kontratu baldintzak (urtebeteko iraupena eta lanbide arteko soldata minimoa ziurtatzea), egungo krisialdi egoerari erantzuten ez diotela salatzen du, eta horrek guztiak egoera irregularrean aurkitzen diren pertsona asko etsipenera bidaltzen dituela. Horietako askok ezin izan zuten euren egoera erregularizatu baldintza ekonomikoak hobeagoak zirenean, errolda denbora nahikoa ez izateagatik edo “top manta” tik ondorioztatutako aurrekari penalak zituztelako Kode Penalaren erreformaren aurretik.

Gertakari hauek jasan dituzten hirurehun bat pertsona badira; 11 prozedura judizial irekiak, Bilboko zortzi instrukzio epaitegietan. Gutxienez, horietatik bederatzi prozedimendu, Bilboko abokatu baten aurka doaz; baita bere zenbait laguntzaileen aurka. Honek, dozena erdi enterpresen bitartez, kontratu faltsuak egiten zituen eta horregatik 2008an kondenatua izan zen dagoeneko.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.