Publizitatea
Bannerra
SOS Arrazakeria: "Azken urtean arrazakeria eta xenofobiak gora egin dute" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/07/04

raza

Igarotako astean, Bilbon aurkeztu zuen SOS Arrazakeriak Estatu espainiarrean arrazakeriari buruzko 2010 Urteko Txostena. Erakunde antirazistaren arabera, Aipatutako azterketatik ondorio nagusi bat eskuratu daiteke: "Espainiar estatuko alderdi tradizionalek arrazakeria eta xenofobia suspertu dute azken urtean zehar". Bildutako datuen arabera, Espainiar estatuko populazioaren %31ak langabezian denbora luzea daramaten atzerritarrak kanporatu egingo lituzke. Tamalez, Euskal Herrian atzerritarrekiko etsaitasuna handitu egin da jendartean. Gizarte zerbitzuak berrantolatu eta Immigrazioaren III euskal plana abiarazteko zain, trantsizio urtea izan da 2010 SOS-en aburuz.

SOS Arrazakeriaren 11. Urteko Txostenak azpimarratzen du arrazakeria eta xenofobiak gora egin dutela estatu espainiarrean. Datu kezkagarriena da indartze hau alderdi politikoen eskutik etorri dela, orain arte eskuin muturraren ideiak zirenak bere egin baitituzte. Adibide deigarriena baina ez bakarra, Kataluniako hauteskunde autonomikoak izan dira. Vic bezalako udaletatik integraziorako ezinbestekoak eta oinarrizkoak diren eskubideak ukatu nahi izan zaie pertsona atzerritarrei, egoera irregularrean dagoen edonor kriminalizatuz.

Diskurtso honek, krisialdi ekonomikoarekin batera, iritzi publikoan jarrera eta iritzi xenofoboak indartzera bultzatu du. Horrela, Bertelsman fundazioaren ikerketa baten arabera, espainiarren %31ak langabezian denbora luzea daramaten atzerritarrak kanporatzearen aldekoak direla erakutsi du. 2010ean kaleraturiko eta Txosten honetan jasotzen diren ikerketa guztiek bide berdina erakusten dute, alegia, intentsitate desberdinarekin baina immigrazioaren aurkako iritziek gorako joera dutela.

Pertsona atzerritarren eskubide sozialetan ere murrizketa garbia ikusten da, jadanik erregulazio berezia eta askotan diskriminatzailea duen kolektibo honen egoera are eta ahulagoa bilakatuz. Aipatu Atzerritarren Legearen Erregelamendu berria urte beteko atzerapenarekin onartu dutela. Uztailaren 1ean jarri dute indarrean 557/2011 Errege-dekretua.

informeEuskal Herrian ere xenofobia nagusi

Geurean ere immigrazioak estatuan dituen ezaugarriak ikus daitezke. Nahiko egonkorra den populazioa da etorkinena. EBaz kanpokoak diren pertsonen %51.13k erresidentzi baimen egonkorra dute.

Bestalde, 2010ean atzerritarren aurkako etsaitasunak gora egin du. Bertako populazioaren %61’4k uste du atzerritarren etorrerak gizarte segurtasunari kalte egiten diola, 2009an baino 10 puntu gehiago Ikuspegiren arabera.

Atzerritartasunari dagokionez, azpimarragarria da gai honetan atzerritartasun poliziarenak diren konpetentzietan nola inplikatzen hasi diren beste poliziak ere, batez ere zigorrak jartzeari dagokionez. Honela ikusi daiteke elkarlan berezia dagoela udaltzaingo eta atzerritartasun poliziaren artean, bereziki Bilbo eta Donostian. Horren seinale berriki aipatutako bi hiriburutan egindako sarekadak pertsona atzerritarrei egindako identifikazioak beren egoera administratiboa konpontzera zihoztenean Caritaseko egoitza batera.

Integrazio politikei dagokionez, Immigrazioaren III Euskal Plana atzeratu egin da eta 2011ren bukaeran sartuko da indarrean. Gizarte zerbitzuen prestazioei dagokionez, 2010 berrantolaketa urtea izan da. Testuinguru horretan ulertu behar da HELDUren itxiera eta berrantolaketa horretan LANBIDEren papera funtsezkoa da. Goiz da oraindik esateko zein eragin izango duen populazio atzerritarrarengan baliabideen berrantolaketa honek. Aurreratu daitekeena da lehentasuna emango zaiola enplegagarritasunari, beste alderdi garrantzitsu batzuk alboratuz eta hurbilekoak izanagatik udal gizarte zerbitzuek baloratu ahal dituztenak, LANBIDEk duen egitura burokratikoaren esku utziko baita ardura handiena.

Auzo mailan piztu eta gaitzespen forma hartzen duten ‘intentsitate txikiko’ gatazkak mantentzen dira aurreko urteetan bezala baina aipatu beharra dago orain auzoetatik herrira zabaldu direla. Horren lekuko Trapagako Arboleda auzoan ijito familia batek jasandako jazarpena.

Eraso arrazistei buruz, inportantea ez da kopurua erasoen larritasuna baizik. Gogoratu beharreko kasu bat eta atentzioa ematen duena lekukoen erreakzio ezagatik, Bilboko metroan Paraguayko emakume batek jasandako erasoa joan den azaroan.

Bakarrik dauden adingabe atzerritarrei dagokionez, Eusko Legebiltzarrak joan den apirilean harturiko neurriak aipatu. Madrilgo Parlamentuan eta estatu mailan aplikatzeko neurrian oinarrituz abiarazi zuen Eusko Legebiltzarrak adingabeak probintzietan eta kupoen arabera banatzeko ekimena. Adingabeak hondakin toxikoak bailiran gainetik kentzeko ahalegin horretan, azpimarratu Araban eta lege prozedura guzietatik at eginiko adin frogak eta Probintziako Fiskalak eta Arartekoak kritikatu zituztenak.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.