Publizitatea
Bannerra
Kultura
Adaxkak-ek antolatuko du Bertsolari Txapelketa Nagusiaren haurtzaindegi zerbitzua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/11/30

Dagoeneko jakingo zenuten haurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia ren Finala Barakaldon izango dela, abenduaren 13an ezta? Bertsozaleek festa paregabea izango dute geurean beste behin ere. Eta ba al zenekien oraingoan haurtzaindegi zerbitzua izango dela? Bai hala da. Abenduaren 13an BECen egingo den finala egun osoko jarduna izango dela kontutan hartuz, Bertsozale Elkarteak doako haurtzaindegi zerbitzua eskaini nahi dizue bertsozaleoi. Bertaratuko direnek, baliatu ahal izango dute doakoa eta guztiz euskalduna izango den honako zerbitzua. Barakaldoko Adaxkak Asti taldea izango da haurrentzako jolas txoko honen arduraduna. Haurtzaindegi zerbitzua osatzeko gutxieneko ume kopuru batek eman behar du izena abenduaren 5a baino lehen, bestela ez da gauzatuko. Beraz, umeak eraman nahi badituzu deitu jada Bertsozale Elkarteko telefonora: 943 694129

 
Kalean da "BAT", GAUA PROJECT taldearen diska berria PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/11/30

"BAT" GAUA PROJECT taldearen lehen lana duzue, iluna eta dentsoa taldekideen esanetan. "BAT" olerki eta iluntasunarekin jolasten du, baina beti azken argi-izpia bilatuz. Gaua Project, Jon Asier Zubeltzu - (Izotzen gaua, Apurtzen, Inaktibos...), Jonathan Parra - (Txuma Murugarren, Sasoi Ilunak, Izotzen Gaua...) eta beti alboan dituzten Esteban Sánchez (Yo Soy Julio Cesar, Cool Spiders, El perro estrella), Aitor Abio (PiLT) eta Zigor Zubeltzu (El perro estrella) osatzen dute. Taldeko kantekin disfrutatu nahi bazue, Myspace web gunean topatuko dituzue.
 
El movimiento popular elaborará la guía de los grupos musicales de Barakaldo PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/11/22

Desde Beurko Bagatzako Kultur Bilgunea han considerado que el potencial que existe en nuestro municipio en relación a grupos musicales merece el esfuerzo de recopilar toda la información disponible a este respecto en una misma web. "Queremos hacer una guia sobre los grupos de Musica locales de Barakaldo" han afirmado. El objetivo de la web no sería otro que "recompensar un poco ese trabajo diario que estos grupos hacen por la cultura popular". Kultur Bilgunea afirma que la elaboración de esta guía requiere de un proceso participativo por lo que han solicitado a quien tenga conocimiento de cualquier grupo local con enlace en internet, que lo envie a la dirección: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko con el fin de llegar a la mayor cantidad de grupos posibles. a continuación reproducimos la nota de prensa completa.
 
Makrobiotika hizpide izango dute Arrano tabernan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/11/03

Barakaldoko Arrano Kultur Elkarteak makrobiotikari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Azaroan zehar orekan oinarritua dagoen elikadura mota honen gaineko ekintza desberdinak burutuko dituzte Arrano Tabernan, hoien artean hitzaldiak, tailer praktikoak eta baita makrobiotikan oinarritutako bazkari bat ere. Makrobiotikak bakoitza bere buruarekin ongi sentitzea eta osasuntsu egotea beharrezkoak jotzen ditu eta horregatik elikadurari eta bizitza estiloari garrantzi handia ematen die. Jardunaldi hauen bitartez Makrobiotika jendeari gerturatu eta oinarrizko orientabide batzuk emanez norberaren osasuna zaintzen lagundu nahi izan dute antolatzaileek.
 
Música, video y baile de la mano de "Mielotxin" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/10/28

LAGUNTASUNA Taldeak, bere 60. Urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien barruan, datorren larunbatean, Urriak 31, MIELOTXIN   musika  taldea San Bizenteko kultur etxean izango da. Mielotxin taldeak "Almadierra" bere bigarren CD-a aurkezten du, Oinarin dantza taldearen laguntzari esker, irusi proiekzioekin batera, kontzertuak tradizioa eta modernitatea batzen dituen musika ikuskizuna bilakatzen dira.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 181 182 183 184 185 186 187 188 189 190 Hurrengoa > Amaiera >>

182-orrietatik 198.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.