Publizitatea
Bannerra
Kultura
Zuazo fase finalaren atean geratu zen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/22

Zuazo Maviren aurka 2018

Azken segundora arte borrokatu bazuen ere, Zuazok ez zuen lortu kopako azken faserako txartela, gol bakar batengatik. Zuazoko jokalariek denboraldiko partidurik hoberena egin zuten baina ez zen nahikoa izan. Garaipena barakaldarrentzat izan baitzen (26-22) kanporaketa berdinduz, Mavi Nuevas Tecnologías da aurrera egingo duen taldea, etxetik kanpo gol gehien egin duen taldea baita. Lan handia egin ondoren, barakaldarrek eskuetan izan zuten txartela azken jokaldian, baina jaurtiketa zutoinaren kontra jo zuen. Zuazoko jokalariak ez ziren bakarrik egon Lasesarren, 800 ikusle hurbildu ziren taldea bultzatzera. Orain kopako kaleratzea ahaztu eta ligako 4.postuagatik borrokan jarraitu behar dute, datorren denboraldian Europako txapelketan jokatu ahal izateko.

 
Zuazok partidu erabakigarria jokatuko du gaur arratsaldean, 20:30tatik aurrera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/21

Artxiboko irudia

Gaur arratsaldeko 20:30tatik aurrera, Zuazo eskubaloi taldeak kopa kanporaketako itzuliko partidua jokatuko du Mavi Nuevas Tecnologíasen aurka. Asturiarrak 4 puntuko abantailarekin datoz (24-20) beraz Zuazok kanporaketari buelta eman beharko diote. Zaila izango da baina barakaldarrek espero dute Lasesarreko polikiroldegia beteta egotea eta publikoaren laguntzarekin azken faserako txartela eskuratzea, horretarako 5 puntuko diferentziarekin irabazi beharko dute. Gaurko partiduan, denboraldi erdia daukate jokoan, fase finalean egotea jomuga bat baitzen.


 
Zuazok Xixonen galdu zuen atzo eta 5 goleko abantailarekin irabazi beharko du asteazkenean, kopako fase finalean egon nahi baldin badu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/18

Zuazo Xinonen kopako partidua

Zuazo eskubaloi taldeak, kopako lehenengo kanporaketaren joaneko partidua jokatu zuen atzo Xixon-en, Mavi Nuevas Tecnologías-en aurka. Zuazotarrak emaitza kaskar batekin bueltatu ziren Barakaldora 24-20 eta kanporaketari buelta eman beharko dio asteazkenean Lasesarren. Lehenengo minutuetan asturiarrak hobeto hasi baitziren, barakaldarrak erreakzionatu zuten. Zuazok astean zehar landutakoa praktikan jartzea lortu zuen eta bi goleko abantailarekin joan atsedenaldian. Bigarren zatian asturiarrak hobetu atera ziren eta partidua berdindu zutenean erabateko nagusitasuna erakutsi zuten, partidua irabaziz. Honen ondorioz Zuazok gutxienez, 5 goleko abantailarekin irabazi beharko du asteazkenean Lasesarren.

 
Ausarta Barakaldo EST garaipena lortu zuen Bera-Beraren aurka eta galdu gabe jarraitzen du bigarren fasean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/18

Jokalariak Donostian

Ausarta Barakaldo ESTk garaipen berri bat eskuratu zuen atzo Donostian, Bera Beraren aurka eta galdu gabe jarraitzen du ligako bigarren fase honetan. Lehenengo zatia nahiko berdintsua izan zen eta barakaldarrentzako abantaila txiki batekin heldu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Ausarta Barakaldo EST nagusia izan zen eta partidua abantaila sendo batekin eraman zuen (50-71). Garaipen honen ondoren barakaldarrak lidergoan jarraitzen dute. 4 jardunaldietan 4 garaipen eskuratu ondoren. Datorren igandean Lagunak Lakita talde iruñarraren aurka jokatuko dute Lasesarren. Egun berezia izango da, Barakaldoko kirolaren jaia prestatu baitute egun horretarako.

 
Laguntasunak Euskal Herriko inauteri ezberdinen erakusketa egin du auzoan zehar PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/18

Laguntasuna inauteriak

Laguntasunak, inauteriak ospatu ditu igande honetan San Bizenten. Dantza taldeak, Euskal Herriko inauteri ezberdinetako pertsonaia eta jantzi ezberdinak atera ditu kalera eta kalejiran egon dira auzoan zehar: Zuberoako Maskaradak, Lantzeko pertsonaiak, Lapurdiko inauteriak… Plaza ezberdinetan geldiuneak egin dituzte eta bertan dantza ezberdinak eskaini dituzte. Ekitaldia San Bizenteko eliza plazan bukatu da, Zortziko dantzarekin. Bukaeran dantza taldeko kide guztiek argazkia atera dute.

Argazki galeria hemen

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

10-orrietatik 193.a
Loading..
Azaroa 2016 Abendua 2016 Urtarrila 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.