Publizitatea
Bannerra
Kultura
Euriari aurre egiten hasi ziren Gurutzetako jaiak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/13

Gurutzetako jaiak 2017

Ostiral honetan hasi ziren Gurutzetako jaiak modu ofizialean. Urtero bezala, auzo osoa zeharkatu zuen kalejirarekin hasi zen. Aurten gainera, ibilbideak aldaketa txiki bat izan zuen, La Pazeko beheko partea bisitatzeko, aurreko urteetan egin ez zuten bezala. Kalejiraren parte batean euri pixka bat egin zuen baina jairako gogoekin akabo ezinik. Kalejira buruan batukada bat eta Matxin joan ziren.

 
Gurutzetako jaiek motorrak berotu zituzten ostegunean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/12

Osteguneko irudia

Gaur ostirala hasiko dira ofizialki Gurutzetako jaiak, baina atzo lehen ekimenak egon ziren. Arratsaldea umeentzako jolasekin hasi zen, hortaz aparte barrakak martxan jarri ziren baita ere. Ondoren zunba saioa egon zen. Jende nahikotxo hurbildu zen Gurutzetako aparkalekura, jaiez gozatzeko gogoekin. Gau partean auzoko Replikantes taldeak kontzertua eman zuen eta pijama jaia egon zen.

 
Zuazo recibe en Lasesarre al colista Cleba León con la obligación de ganar PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/11

Zuazoren irudia

Kolaborazioa: Zuazo Eskubaloi Taldea

Tras la decepción del pasado sábado el Prosetecnisa Zuazo vuelve a actuar como local este fin de semana. Vuelve a Lasesarre, en este caso para recibir el sábado a partir de las 18.30 horas al Cleba León, el colista de la Liga Loterías. No estará por segunda semana Jessica Nogales, quien fue intervenida semanas atrás en su rodilla y quien tiene pensado empezar estos días a realizar de nuevo ejercicios en la bicicleta estática para comprobar su evolución. A falta de tres jornadas no hay nada que guardarse ni tampoco lamentarse de las que no están. El cuadro vizcaíno debe ir a por todas para amarrar esa cuarta posición que sigue teniendo, aunque ahora con un solo punto de margen con respecto a Rincón Fertilidad Málaga después de que las andaluzas se impusieran el pasado domingo precisamente el cuadro leonés por tan solo un gol.

 
100 ekimen baino gehiagok osatzen dute Gurutzetako jaien egitaraua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/11

Gurutzetako jaiak

Gaur arratsaldean hasiko dira Gurutzetako jaietako ekimenak. Gaur aurre-jaia egingo dute arratsaldean zehar txikientzako ekimen eta txiki txokoarekin. Hortaz aparte auzoko Replikantes taldeak joko du. Ostiralean jaien hasiera ofiziala izango da, urtero egiten duten kalejirarekin. Aurten aparkalekuan hasi eta Gurutzetako beheko parteetatik pasako da, aurreko urteetan bertatik pasatu ez zirelako. Ondoren pregoia izango da La Cabaña erretegi ohiaren kideen eskutik. Jaiak igandean bukatuko dira eta 4 egunetan zehar 100 ekimen baino gehiago egongo dira. Berrikuntzen artean, nerabeentzako txokoa nabarmendu dezakegu Larunbat arratsaldean izango dena frontoian. Aurten komertzio eta ostalariek inoiz baino ekimen gehiago antolatuko dituzte horien artean azpimarratu dezakegu larunbatean egingo duten putxera lehiaketa.

 
Haizea Portillok eta Estibaliz Garciak kontratuak luzatu dituzte Ausarta Barakaldo ESTrekin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/10

Esti eta Haizea

Pasaden larunbatean bukatu zen denboraldia Ausarta Barakaldo ESTrentzat eta hurrengoa prestatzen hasi dira saskibaloi taldeko kideak. Zentsu honetan, Ausarta Barakaldo ESTk bi jokalarien kontratuen berritzea, iragarri du. Alde batetik Haizea Portillok bi urte gehiago egongo dela iragarri dute. Beste alde batetik, Esti Garciak urte bateko luzapena sinatu du eta 6.denboraldia egingo du talde barakaldarrean.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9-orrietatik 156.a
Loading..
Ekaina 2017 Uztaila 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.