Publizitatea
Bannerra
Kultura
Ausarta Barakaldo ESTk Iruñean jokatuko du igande honetan Navarro Villosladaren aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/04

Atzoko entrenamenduaren irudia

Ausarta Barakaldo ESTk, ligako jardunaldi berria jokatuko du igande honetan Iruñean, 17:00etatik aurrera Navarro Villoslada taldearen aurka. Nafarrak igo berriak dira lehenengo mailara baina liga hasiera ona egin dute, 3 garaipen eta 2 porrotekin. Navarro Villoslada oso ona da erasoan eta erritmo altuarekin jokatzen ditu partiduak. Beraz barakaldarrak sendo egon beharko dira defentsan, garaipena Barakaldora ekarri nahi baldin badute.

 
Barakaldok 0-1 galdu du gaur goizean Hernaniren aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/01

Partiduaren irudia

Gaur goizean Barakaldo futbol taldeak emakumezkoen ligako 10.jardunaldia jokatu du Hernaniren aurka. Barakaldarrek 0-1 galdu dute, lehenengo zatian Hernaniko jokalaria den Ainhoa Mendezek sartutako golari esker. Bigarren zatian Barakaldo markagailuari buelta ematen saiatu da  baina ezin izan du. Hernanik bere aukerak izan ditu baita ere, bigarren gola sartzeko. Partiduaren ondoren, Barakaldo sailkapeneko 10.postuan bukatu du jardunaldia, 11 punturekin. Besoak makurtzeko denborarik gabe, igandean jardunaldi berria jokatu beharko dute Beasainen, Goierri Gorri taldearen aurka. Argazkiak hemen.

 
Zuazo eskubaloi taldeak Malagaren aurka jokatuko du ostiralean Lasesarren PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/01

Pasaden urteko partiduaren irudia

Zuazo eskubaloi taldeak jardunaldi berri bat jokatuko du datorren ostiralean Lasesarren, Rincón Fertilidad Málagaren aurka, 21:00etatik aurrera. Liga hasiera irregular bat egin duten arren, talde sendoa da eta seguraski goiko postuetan bukatuko du liga. Defentsa sendoa eta oso jaurtitzaile onak dituzte andaluziarrak. Beraz partidu zaila izango da barakaldarrentzat, burua altxatu nahiko dutenak Kanariar irletako porrotaren ondoren. Aipatu behar dugu gaztetxoek eta familiek doan sartuko direla pabiloira. Partidua Teledeporten ikusi ahal izango da.

 
Ausarta Barakaldo ESTk garaipena eskuratu zuen Getxoren aurka, sufrimendu handiaz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/30

Ausarta Barakaldo Getxo

Ausarta Barakaldo ESTk garaipen berri bat eskuratu zuen larunbatean, Getxoren aurka (58-46). Ligako laugarren garaipena da, bost partidutik eta honi esker sailkapenaren buruan jarraitzen du, Ardoi talde nafarrarekin batera. Partidu zaila eta sufrimendu handikoa izan zen barakaldarrentzat. Lehenengo zatia getxotarrena izan zen, denbora guztian aurretik joan ziren markagailuan eta dena ateratzen zitzaien. Barakaldarrei aldiz ez zitzaien ezer ateratzen: saskiak ez ziren sartzen, huts egite ugari… Ala ere Ausarta Barakaldo ESTko jokalariek hortzak estutu zituzten eta getxotarrek ez zuten alde handirik lortu. Atsedenaldira getxotarrak puntu bakarreko aldearekin joan ziren (21-22).

 
El Zuazo cae de forma clara ante el Rocasa tras una mala primera parte (38-27) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/30

Partiduaren irudia

Cronica del Zuazo:

El Hotel Gran Bilbao-Zuazo ha caído este viernes en Telde por 38-27 ante el líder de la Liga Guerreras Iberdrola, el Rocasa, en la séptima jornada del curso. El cuadro canario ha sabido aprovechar mejor sus bazas en la primera parte para abrir un hueco importante en el marcador y seguir invicto en la competición al tiempo que las barakaldesas encajan su segundo tropiezo del año.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

8-orrietatik 173.a
Loading..
Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.