Publizitatea
Bannerra
Kultura
Ausarta Barakaldo ESTk datorren larunbatean irabazi dezake liga, atzoko garaipenaren ondoren PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/18

Joaneko partiduaren irudia

Durangoko Tabirako Baqué eta Ausarta Barakaldo ESTk 13.jardunaldia aurreratu zuten atzo. Lehenengo zatian barakaldarren nagusitasuna erabatekoa izan zen eta abantaila garbiarekin joan ziren atsedenaldira (18-33). Baina durangarrek ez zuten etsi eta markagailua estutzea lortu zuten. Azken laurdenean Barakaldarrek abantaila zabaldu zuten berriz ere garaipena Barakaldora ekarriz. Honen ondorioz Ausarta Barakaldo ESTk sailkapeneko bigarren postua ziurtatuta dauka eta datorren larunbateko partidua irabazten badute Barañaineko Lagunak Lakitaren aurka, barakaldarrak ligako txapeldunak izango dira.

 
Ausarta Barakaldo EST-k partidu zaila irabazi du Bera Beraren aurka (57-52) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/16

Ausarta Barakaldo Bera bera

Ausarta Barakaldo ESTk garaipen berri bat eskuratu zuen Bera Beraren aurka eta hurbilago dauka igoera fasera zuzenean joateko txartela. Partidu zaila espero zen, Bera Bera talde sendoa baita eta horrela izan zen. Lehenengo zatia nahiko berdintsua izan zen, baina momentu gehienetan donostiarrak aurretik egon ziren markagailuan (22-25). Atsedenaldiaren bueltan Ausarta Barakaldo EST hoberantz egin zuen eta markagailuari buelta ematea lortu zuen. Azken laurdenean berdintasuna nagusia izaten jarraitu zuen, ala ere azkenean garaipena etxean geratu zen (57-52). Gauzak horrela, larunbatean Barañainen Lagunak Lakita taldearen aurkako partidua erabakigarria izan daiteke, liga nork irabaziko duen jakiteko.

Argazkiak hemen.

 
Zuazok porrota ekarri zuen larunbatean Malagatik (33-24) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/16

Zuazoren partidua

Zuazok modu garbian galdu zuen Malagan Rincon Fertilidaden aurka (33-24). Barakaldarrak gaizki sartu ziren partidura eta gero denbora osoan egon ziren markagailu atzetik. Zuazok partidu kaskarra egin zuen bitartean, Rincon Fertilidadeko jokalariek norgehiagoka borobila egin zuten eta markagailuan islatu zen. Porrot honen ondoren, laugarren postua 4 puntutara jarraitzen du baina Ricon Fertilidad lehian sartu eta Zuazo 7.postura jaitsi da.

 
Lutxanak jaietako lehenengo asteburua itxi du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/16

Lutxanako putxerak

Bukatu da Lutxanako jaietako lehenengo asteburua, modu arrakastatsuan, auzoko txoko guztiak jendez gainezka egon baitira. Igandeko ekimen nagusienetako bat, putxera lehiaketa izan zen. 40 putxera inguru aurkeztu ziren, Barakaldotik zein kanpotik etorritako partaideekin. Euskal dantzek momentu garrantzitsua izan zuten baita ere. Amaia Dantza taldeak alardea antolatu zuen eta hainbat dantza taldeen parte hartzea izan zuen. Hortaz aparte kale animazioa egon zen auzo osoan zehar talde ezberdinen eskutik: Kartoi banda, Hala Dziporen koroa eta musikariak, Lutxanako dultzaineroak… Orain egun batzuetako atsedena izango dugu, ekimen xumeekin, indarrak hartu eta dena emateko jaietako azken txanpan.

Argazkiak hemen.

 
Ausarta Barakaldo EST Lasesarrera bueltatuko da, Bera Beraren aurka jokatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/14

Lehenengo faseko partidua

Ausarta Barakaldo EST Lasesarrera bueltatuko da igande honetan 18:00etatik aurrera, Bera Bera talde donostiarraren aurka jokatzeko. Donostiarrak Final Fourrean sartzeko borrokan dabil eta partidu zaila izango da barakaldarrentzat, gainera Gipuzkoan oparo handia duten jokalari asko dauzkate. Ausata Barakaldo EST garaipena eskuratu beharko du, lidergoa mantentzeko liga irabazteko borrokan.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

5-orrietatik 194.a
Loading..
Uztaila 2018 Abuztua 2018
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.