Publizitatea
Bannerra
Kultura
Ehunka pertsona hurbildu ziren atzo Errekatxoko Gereziaren jaira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/03

Atzo Errekatxo auzoak bere iragana gogoratu eta omendu zuen, Gereziaren jaiaren bitartez. Errekatxok nekazaritzari, abeltzaintzari, meategiei, siderurgiari, industriari… lotuta egonda bere historia osoan zehar eta auzoko dantzariek, ibilbide hori gogoratu eta aro ezberdinetako langileak omendu zituzten, dantza emanaldi berezi batekin. Eguneko beste ekimen garrantzitsuenetako bat, nekazal eta artisau azoka izan zen. Kale animazioa presente egon zen egun osoan zehar: zanpantzarrekin, trikitixarekin…

 
Errekatxok gereziaren jaia ospatuko du larunbat honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/31

Gereziaren jaia

Datorren larunbatean Errekatxo auzoak, Gereziaren Jaia ospatuko du. Ospakizun honen helburua, Errekatxoren iragana oroitzea da: meatzetan, nekazaletan… oinarritutako historia alegia. Egitaraua goizeko 10:30ean hasiko da nekazal eta artisau azokaren zabalpenarekin. Goizean zehar kale animazioa, katxete boloak, esku pilota partiduak… egongo dira. Eguerdian Bertako dantza taldeak, “Burdina eta Gerezien artean” emanaldia eskainiko du. Arratsaldean herri kirolak izango ditugu aizkolari eta harrizulatzaileekin. Ondoren gerezi-hezur jaurtiketaren lehiaketa egongo da eta eguna Akerbektz erromeria taldearekin bukatuko da.

 
Berri-Txarrak, Su Ta Gar, Parabellum, Glaukoma, Putakaska… besteak beste izango ditugu Barakaldoko jaietan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/22

Berri Txarrak BECen

Pasaden martxoan BEC bete ondoren, Berri-Txarrak Barakaldora bueltatuko da, jaietako kontzertuen egitaraua zabaltzera uztailaren 14an Herriko Plazan. Uztailaren 20an Su Ta Gar igoko da Herriko Plazako eszenatokira. Txosna gunean aldiz hiru egunetan izango ditugu kontzertuak. Uztailaren 19an (osteguna) Revolta Permanent eta Glaukoma egongo dira. Hurrengo egunean, Su Ta Garren kontzertuaren ostean Gora Herria erromeria egongo da txosnagunean. Bigarren larunbatean punka izango da protagonista nagusia, Barakaldoko bi talde mitikoren eskutik: Parabellum zein Putakaska eta Las Sexpearesekin. Beste alde batetik Herriko plazan  euskal dantzen emanaldia, magia ikuskisuna eta bestelako kontzertuak egongo dira baita ere (Mocedades udal bandarekin batera, Blas Cento, Maldita Nerea…)

 
Ehunka pertsona Gurutzetako kaleak bete zituzten, jaiei hasiera ofiziala emateko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/19

Gurutzetako jaiak 2018

Bost urte pasatu dira, Gurutzetako koadrilak aurreko jai ereduaren aurrean planto egin eta marea berdea sortu zutenetik. Interes pribatuetan oinarrituta zegoen jai eredua zen eta jendearen partehartzea ukatzen zuen. Horren aurrean Gurutzetako hainbat koadrila, eragilek… marea berdea sortu zuten, Gurutzetarako jai herrikoi eta partehartzaileak aldarrikatzeko. Urte bat beranduago jai eredua aldatzea lortu zuten eta jai batzorde berria jaio zen.

 
El Zuazo buscara refrendar en Porriño la buena imagen ofrecida contra el Mavi PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/17

Previa del Zuazo:

El Hotel Gran Bilbao-Prosetecniza Zuazo afronta mañana la 25ª jornada de la Liga Guerreras Iberdrola midiéndose en tierras gallegas al Godoy Maceira Porriño. Última salida del curso para la escuadra de Aritz Álvarez que pretender terminar el curso de la mejor manera posible y enlazando tres triunfos de manera consecutiva. El choque comenzará a las 20.00 horas y será ofrecido por las cámaras de Teledeporte. La buena imagen del pasado sábado ante el Mavi Nuevas Tecnologías es un buen punto de partida para tratar de superar a la escuadra gallega, pero sobre todo para intentar acabar el curso de una manera regular y ofreciendo la mejor imagen.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

4-orrietatik 195.a
Loading..
Iraila 2018 Urria 2018
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.