Publizitatea
Bannerra
Kultura
Lutxanako auzoetxeak Sant Patrick eguna ospatuko du martxoaren 22an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/03/12

Martxoaren 22an ostirala Lutxanako Auzoetxean arratsaldeko 20:00etatik aurrera Irlandar gau polit bat edukiko dugu Sant Patrick ospatzeko. Folk Sesion Cloverwind taldearekin, Guinness garagardoarekin eta pitxoak.

 
“Grabando sobre la lluvia” izan zen Barakaldoko XXX.inauteri jaitsieraren irabazlea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/03/04

Asteburu honetan, Barakaldoko inauteriak ospatu dira. Ekimenen artean, nagusiena larunbateko koadrilen jaitsiera izan zen. 23 koadrila eman zuten izena, milaka izan ziren ibilbide osoan zehar bazterretara hurbildu zirenak. Beti bezala gai ugari landu zituzten koadrila ezberdinak: Toy Story, Super Mario Bros, musikaren historia, hipika, gizartearen aro ezberdinak… besteak beste. Jaitsiera San Bizenteko parketik hasi zen. Gernikako arbola eta foruen etorbidea zeharkatu ondoren herriko plazara heldu ziren. Lehiaketaren irabazleak, “Grabando sobre la lluvia” koadrila izan ziren.

 
Zuberoako maskaradarekin, zabaldu dituzte inauteriak Barakaldoko dantza taldeek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/03/01

Urtero bezala, Barakaldoko dantza taldeek zabaldu dute inauterietako egitaraua, Euskal Herriko antzezpen ezberdinak ekarriz. Aurten Zuberoako maskarada ekarri dituzte, pertsonaia ezberdinekin. Bide Oneran eman diote hasiera arratsaldeari, kalejira batekin Herriko Plazara arte.

 
Barakaldok eta Gernikak bat egin dute Bizkaiko eta Euskal Herriko saskibaloiaren alde PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/02/09

Aste honetan Barakaldo EST, Dosa Salesianos, Boskozaleak eta Gernikako Loinet saskibaloi taldeek, hitzarmen bat sinatu dute saskibaloia bultzatzeko, Bizkaian eta Euskal Herrian orokorrean. Barakaldoko taldeek hilabeteak daramatzate elkarlanean Barakaldoko saskibaloia bultzatuz. Aldi berean Gernika eta Barakaldo ESTk bide berdinean egon dira. Oraingoan lau klubek bat egitea erabaki dute. Hitzarmen honen helburua lau taldeen artean sinergiak sortzea da: jokalarien zein entrenatzaileen formakuntzan sakontzeko eta taldeak bultzatzeko. Lau taldeek modu positiboan baloratu dute hitzarmena. Gerardo Candina Gernikako presidenteak nabarmendu du, borondatea dagoenean erresa dela adostasunak lortzea helburu komun baten alde. Barakaldoko taldeek gehitu dute, garrantzitsua izango dela kluben hazkunderako eta formakuntzan hobetzeko.

 
Amaia Gonzalez de Garibai: “voy bien de plazos y espero ayudar en la copa” PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/02/08

Kolaborazioa: Zuazo Eskubaloi Taldea

Una de nuestras guerreras más reconocibles ha vuelto a casa. Aunque fuera sólo por unos días, la pucelana Amaia González de Garibai ha estado en Barakaldo con sus compañeras, como viene haciendo en casi todos los partidos de liga desde su grave lesión del otoño pasado. Amaia ha pisado el gimnasio y la piscina en el Polideportivo de Lasesarre, y acompañado al equipo durante los entrenamientos, aunque por un tiempo deba regresar a Valladolid hasta que los médicos le digan cuando puede empezar a tocar pista de juego, algo que la extremo está deseando fervientemente.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 202.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.