Publizitatea
Bannerra
Kultura
Euriarekin bukatu dituzten Lutxanan auzoko jaiak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/22

Azoka

Lutxanako jaiak euriarekin hasi baitziren modu berdinean bukatu dira gaur arratsaldean. Arratsaldeko azken orduan euria eta ekaitza egon dira, egun osoan egon duen eguraldi ona desitxuratzen. Urtero bezala artisau eta nekazal azokak azken eguneko ekimen garrantzitsuenetako bat izan da. Kotxe klasikoak protagonistak izan dira baita ere, egondako topaketaren eskutik. Serraltan aldiz umeen txokoa egon da, barrakekin batera puzgarrietan egoteko aukera izan dute.

 
Ausarta Barakaldo EST ezin izan zuen liga ziurtatu Barañainen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/22

Ausarta Barakaldo est barañainen

Lagunak Lakita eta Ausarta Barakaldo EST liga irabazteko partidu garrantzitsua jokatu zuten atzo Barañainen. Garaipena nafarrentzat izan zen eta eskuetan daukate liga irabaztea. Lehenengo laurdenean oso indartsu atera ziren eta alde handia zabaltzea lortu zuten (24-8). Baina barakaldarrak ez zituzten besoak jaitsi inondik inora eta bigarren laurdenean markagailuari buelta ematea lortu zuten. Hirugarren laurdenean barañaindarrak aurretik jarri ziren markagailuan eta pixkanaka aldea zabaltzen joan zen. Honen aurrean Ausarta Barakaldo ESTk amaiera arte borrokatzen jarraitu zuen eta azken minutuan 62-63 jarri zen markagailuan. Baina azkenean garaipena Lagunak Lakitarentzat izan zen (67-63). Ala ere barakaldarrek aukera dauzkate oraindik liga irabazteko, horretarako azken partidua irabazi behar dute eta Lagunak Lakita, geratzen zaienen artean bat galdu. Bestela F4-a Lasesarren jokatuko da.

 
Ausarta Barakaldo EST disputara un partido histórico este sábado en Barañain PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/20

Lagunak lakita

Nota de Ausarta Barakaldo EST

Este sábado a partir de las 16:00 horas en el Polideportivo Municipal de Barañain, el AUSARTA BARAKALDO E.S.T. se enfrentará a LAGUNAK LAKITA. Ambos equipos llegan a esta recta final de Fase Regular dependiendo de sí mismas para lograr el título liguero y con ello el billete directo para la Fase Final Nacional de Ascenso a LF-2. En el partido de este sábado, AUSARTA BARAKALDO E.S.T. tiene la oportunidad de proclamarse campeón por primera vez en su historia. De lograr la victoria, se proclamaría campeón de forma matemática.

 
Ausarta Barakaldo ESTk datorren larunbatean irabazi dezake liga, atzoko garaipenaren ondoren PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/18

Joaneko partiduaren irudia

Durangoko Tabirako Baqué eta Ausarta Barakaldo ESTk 13.jardunaldia aurreratu zuten atzo. Lehenengo zatian barakaldarren nagusitasuna erabatekoa izan zen eta abantaila garbiarekin joan ziren atsedenaldira (18-33). Baina durangarrek ez zuten etsi eta markagailua estutzea lortu zuten. Azken laurdenean Barakaldarrek abantaila zabaldu zuten berriz ere garaipena Barakaldora ekarriz. Honen ondorioz Ausarta Barakaldo ESTk sailkapeneko bigarren postua ziurtatuta dauka eta datorren larunbateko partidua irabazten badute Barañaineko Lagunak Lakitaren aurka, barakaldarrak ligako txapeldunak izango dira.

 
Ausarta Barakaldo EST-k partidu zaila irabazi du Bera Beraren aurka (57-52) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/16

Ausarta Barakaldo Bera bera

Ausarta Barakaldo ESTk garaipen berri bat eskuratu zuen Bera Beraren aurka eta hurbilago dauka igoera fasera zuzenean joateko txartela. Partidu zaila espero zen, Bera Bera talde sendoa baita eta horrela izan zen. Lehenengo zatia nahiko berdintsua izan zen, baina momentu gehienetan donostiarrak aurretik egon ziren markagailuan (22-25). Atsedenaldiaren bueltan Ausarta Barakaldo EST hoberantz egin zuen eta markagailuari buelta ematea lortu zuen. Azken laurdenean berdintasuna nagusia izaten jarraitu zuen, ala ere azkenean garaipena etxean geratu zen (57-52). Gauzak horrela, larunbatean Barañainen Lagunak Lakita taldearen aurkako partidua erabakigarria izan daiteke, liga nork irabaziko duen jakiteko.

Argazkiak hemen.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 191.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.