Publizitatea
Bannerra
Kultura
Ostiralean helduko dira Errekaortuko jaiak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/07/24

Fiestas de Retuerto

Barakaldoko jaiak amaitu berri direnean, jai giroak ez du etenik Barakaldon eta ostiralean bertan hasiko dira Errekaortuko jaiak. Ostegunean giroa berotzeko zuzeneko musika eta zizka-mizkak izango ditugo Bocateria La Fraguaren eskutik, beraien 12.urteurrena dela eta. Ostiral goizean txikientzako ekimen ezberdin egongo dira eta arratsaldeko 19:30ean koadrilen jaitsiera izango da udal txistulari eta Llanoko kartoi bandarekin batera. Aurtengo pregoia “De Bar En Peor” eta “Maraviciosos” koadrilek emango dute. Jaiak uztailaren 31 arte luzatuko dira eta hamarka ekimen egongo dira: kontzertuak, dantza emanaldiak, kale animazioa… Gainera asteartean uztailak 31, XVIII. Nekazaritza Azoka izango dugu.

 
Igande honetan jokatuko da Barakaldoko herriko plazan, harrizulatzaileen ligako 4.froga PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/07/12

Harrizulatzaileak

Bizkaiko Harrizulatzaileen liga aurrera doa eta igande honetan 4.jardunaldia jokatuko da Barakaldoko herriko plazan. Sailkapen buruan Kabiezes daukagu, 2 froga Irabazi ondoren. Jarraian Piratak taldea garaipen batekin eta Aldai Alde taldeak dauzkagu. Sailkapen nagusia, Ortuellako Burdin Gazteak eta etxeko taldea den Errekatxo taldeek ixten dute. Laugarren jardunaldi hau, arratsaldeko 19:30ean jokatuko da.

 
Zuazo eta Laudio BCko hainbat jokalarik Zaragoza CUP jokatzen dabiltza PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/30

Zuazo eta Laudioko jokalariak

Asteburu honetan Laudio BC eta Zuazo eskubaloi taldeetako hainbat jokalarik talde bat sortu dute, Zaragoza CUP txapelketa jokatzeko. Esperientzia berria da bi klubetako jokalarientzat. Talde honekin batera beste bi euskal ordezkaritza dauzkagu, estatu mailako txapelketa honetan Loyola Indautxu Bilbotik eta Anaitasuna Iruñeatik.

 
Gaur hasiko da saskibaloiko Barakaldo Hiria nazioarteko txapelketa, Euskal Selekzioaren presentziarekin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/29

Euskal Selekzioa

Asteburu honetan, Saskibaloiko Barakaldo Hiria nazioarteko txapelketa jokatuko da Lasesarre polikiroldegian, aurtengoa 10.edizioa izango da. Urte bakoitzean emakumezko eta gizonezko txapelketak txandakatzen dira eta pasaden urtean emakumezkoa tokatu zenez, aurten mutilen txanda izango da. Bertan Euskal selekzioaren presentzia izango dugu. Gurearekin batera 20 urte azpiko alemaniar, frantziar eta espainiar selekzioak jokatuko dute. Alemaniar, frantziar eta espainiar selekzioek Europako txapelketa prestatzeko erabiliko dute Barakaldoko lehiaketa, Euskal Selekzioak ezin izango du parte hartu txapelketa horretan, betoa duelako nazioarteko txapelketa ofizialetan. Txapelketa gaur hasiko da eta igandea arte luzatuko da. Lehiaketa liga baten bitartez izango da. Euskal Selekzioak gaur arratsaldeko 20:00etan hasiko du lehiaketa Alemaniaren aurka. Aurretik 18:00etan frantziar eta espainiar selekzioek jokatuko dute. Partidu guztiak doan izango dira.

 
Aukera zabala egongo da bihar Barakaldoko auzoetan, udako solstizioa ospatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/22

San juan Gaua

Bihar ekainak 23; udako solstizioa opatuko da, San Juan gaua kristau kulturan. Urteko egun luzeenak dauzkagu garai auetan eta aintzinetik ohitura asko daude munduko herri askotan, batez ere ipar hemisferioan, gehienetan suari lotuta. Euskal Herrian eta Barakaldon hainbat ekimen egongo dira ekainaren 23 honetan. Gure herriaren kasuan auzo elkarte eta jai batzordeek egitaraua zabalak prestatu dituzte auzo ezberdinetan, biharko gaua berezia izan dadin.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 194.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.