Publizitatea
Bannerra
Kultura
Ausarta Barakaldo ESTk Zizur Nagusian jokatuko du igandean, Megacalzado Ardoiren aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/18

Lehenengo hitzuliaren irudia

Ausarta Barakaldo ESTk, ligaren fase honetako bigarren itzulia hasiko du igande honetan Zizur Nagusian, Megacalzado Ardoiren aurka, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Etxeko partiduan garaipena barakaldarrentzat izan zen, partidu berdintsu baten ondoren. Hura izan da, zizurtarrek denboraldi osoan galdu duten partidu bakarra. Multzoko bi talde indartsuenak dira, barakaldarrak partidu bakarra galdu baitute baita ere eta sailkapeneko lehenengo postuan daude. Beraz partidu polita espero da ikusleen ikuspegitik. Barakaldarrek beren jokoa egiten saiatu beharko dira, aurkari zail hau gailentzeko.

 
Barakaldo futbol taldeak liderra den Tolosa bisitatuko du larunbatean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/17

Hernaniren aurkako partiduaren irudia

Asteburu honetan, futboleko euskal ligaren 13.jardunaldia jokatuko da. Barakaldok liderra den Tolosa bisitatuko du. Tolosarrak 28 punturekin daude eta momentuz ez dute partidurik galdu, hurrengo mailara igotzeko hautagai garbiak dira. Barakaldarrak bolada txarrean datoz eta hainbat jokalarik min hartuta daude. Aurkari zaila izango da Barakaldorentzat, beraz dena ematera atera beharko dira. Partidua larunbatean jokatuko da 17:30tatik aurrera.

 
Errontegi Gara, desvela el misterio de estas semanas de Rontegi PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/16

Imagen de la performance

Nota de prensa de Errontegi Gara

Durante la última semana una serie de hechos “extraños” han roto la rutina de las calles del barrio de Rontegi. Una persona preparaba una paella para después  comérsela,  limpiaba su ropa en la fuente  y jugaba una partida de damas en su sofá, y se juntaba con amigas para tocar la guitarra y cantar.  No se ha vuelto loco, en realidad formaba parte de una campaña de visibilización que la Asociación Vecinal de Rontegi Mendialde ha puesto en marcha para dar a conocer  el proyecto comunitario SOMOS RONTEGI GARA.

 
Sardiniako Inarrestabili taldeak, bere hirugarren lana aurkeztuko du larunbatean, Barakaldoko El Tubo tabernan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/15

Inarrestabili

Sardiniako Inarrestabili taldeak, beren 3.disko berria kaleratu berri dute, “Contro il Vostro Niente” izenburupean. Hirugarren lan honek aurrekoen joerarekin jarraitzen du, musikari dagokionez: Punk Rock azkarra baina baita melodikoa. Diskoak 12 abestiz osatuta dago, horietako bi oso ezagunak direnak Euskal Herrian. Aurreko diskoan Piperraken “Cualquier Dia” abestia topatu bagenuen, sardiniarrak beste keinu bat egin diote Euskal Herriko musikari: Kortaturen “Zu Atrapatu Arte” eta La Pollaren “Ellos Dicen Mierda” abestiekin.

 
Atarik emakumezkoentzako dardo lehiaketa antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/15

Dardo lehiaketa atarin

San Bizenteko Atari tabernak, emakumezkoentzako dardo lehiaketa antolatu du, datorren azaroaren 19rako 16:30tatik aurrera. Lehiaketan 501 zabala/master out modalitatean jokatuko da. Izena 626 273 514 (Kris) eta 669 482 682 (Muki) telefonoetan eman ahal izango da, 10€ren truke.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 169.a
Loading..
Azaroa 2016 Abendua 2016 Urtarrila 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.