Zuazo eskubaloi taldeak Malagaren aurka galdu zuen larunbatean (25-26) Inprimatu
2019/11/03

Zuazo eskubaloi taldeak Malagaren aurka galdu zuen larunbatean (25-26). Lehenengo zatian zuazotarrek ondo jokatu zuten eta 3 goleko abantailarekin joan ziren atsedenaldira (15-22). Bigarren zatian Malagak buelta eman zion markagailuari. Azken segundoa arte borrokatu bazuten ere, barakaldarrek ezin izan zuten garaipena eskuratu. Gauzak horrela Zuazo sailkapeneko azken aurreko postuan dago 2 punturekin. Hurrengo jardunaldian Galizan jokatuko dute Guardesen aurka.

Ligako beste euskal taldea den Super Amara Bera Berak berdinketan bukatu zuen bere partidua (25-25) eta sendo jarraitzen du sailkapeneko lidergoan. Hurrengo jardunaldian Granollersen jokatuko du.