Publizitatea
Bannerra
HGB Ausarta Barakaldo EST 65-84 galdu zuen AD Cortegadaren aurka ligako 3.jardunaldian PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/10/21

Atzo HGB Ausarta Barakaldo EST-ek Liga Femenina 2ko 3.jardunaldia jokatu zuen Lasesarren, Galizako AD Cortegadaren aurka. Barakaldarrek ezin izan zuten ligako lehenengo garaipena eskuratu, garaipena Galizara joan baitzen 65-84 emaitzarekin. Lehenengo laurdenean barakaldarrak oso ondo sartu ziren partidura eta abantaila onak eskuratu zituen. Baina hortik aurrera izandako hainbat akatsek, defentsan zein erasoan, talde barakaldarra zigortu zituen. Azken laurdenean HGB Ausarta Barakaldo ESTk partiduari buelta ematen saiatu zen. Lehenengo minutuetan hurbildu baitziren ere, AD Cortegadak partiduari azken kolpea ematea lortu zuen.

Estatu mailako bigarren kategoria honetan dauden Euskal Herriko gainontzeko taldeei dagokienez emaitza ezberdinak izan ditugu. Galdakaoko GDKO Ibaizabal taldeak garaipena eskuratu zuen Real Canoeren aurka (72-69) eta sendo jarraitzen du sailkapenaren buruan. Azpeitiako Añares Rioja ISB (Iraurgi) taldeak 76-78 galdu zuen etxean, Laboratorios Ynsadiet Leganes taldearen aurka. Beste mutzoan Osés Construcción Ardoik garaipena eskuratu zuen Barça CBS-ren aurka 60-53 eta talde nafarra ligako liderra da, lehenengo hiru jardunaldi hauetan garaipena eskuratu ondoren.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.