HGB Ausarta Barakaldo EST-k aurkari gogorrekin hasiko du aurredenboraldia, LF-2ko estreinaldia prestatzeko helburuarekin Inprimatu
2019/09/04

Pasaden ostiralean eman zion hasiera HGB Ausarta Barakaldo EST-k aurredenboraldi berriari, lehenengo entrenamenduekin. Denboraldi berezia izango da, Liga Femenina 2 jokatuko baitu lehenengo aldiz, pasaden urtean igoera lortu ondoren. Estatuko bigarren kategoria da eta mailari eusteko helburuarekin etorri dira barakaldarrak. Asteburu honetan lehenengo partiduak jokatuko dituzte, klubak antolatzen duen Hotel Gran Bilbao txapelketan. Aurten aurkari indartsuak izango dituzte aurrean, estatuko lehen mailan jokatzen duten: Lointek Gernika, IDK Gipuzkoa eta Errioxako Campus Promete.

KartelaLarunbatean final erdiak jokatuko dira: 17:15ean Lointek Gernika eta Campus Promete jokatuko dute eta 19:30ean HGB Ausarta Barakaldo EST, IDK Gipuzkoaren aurka. Igandean 3. eta 4. postuetako partidua jokatuko da eta 18:45ean finala. Gaineratu behar da asteburuari begira, Barakaldo EST Diabetis Cero elkartearekin bat egin duela elkartasuna bultzatzeko. Horretarako, jardunaldi bakoitzak 5€ko sarrera izango du eta aterako den diru guztia elkartearentzat izango da.