Garaipen sendo batekin bukatu du Ausarta Barakaldo ESTk ligako lehenengo itzulia (48-107) Inprimatu
2019/01/27

Ausarta Barakaldo ESTk itxi zuen ligako lehenengo itzulia  Errioxan San Ignacio taldearen aurka eskuratutako garaipen biribil batekin (48-107). Lehenengo laurdenean partidua nahiko berdindua egon zen. Bigarrenean barakaldarrek erabateko nagusitasuna erakutsi zuten eta bideratuta utzi zuten partidua. Bigarren zatian Ausarta Barakaldo ESTk intentsitate berdinarekin jarraitu zuen, emaitzan ikusi zenez. Gauzak honela Ausarta Barakaldo ESTk lehenengo postuan bukatu du lehenengo itzulia, partidu guztiak irabazita bat izan ezik, Donostian galdu zutena Bera Beraren aurka.