Publizitatea
Bannerra
Ausarta Barakaldo ESTk atzean utzi du EASO, landutako garaipen bati esker PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/01/14

Atzokoan partidu garrantzitsua jokatu zuten Ausarta Barakaldo EST eta EASO, Donostiako Antigua auzoan, aurkari zuzenak baitziren ligako lehen postuagatik borrokatzeko, sailkapeneko lehenengo bi taldeak zirelako. Azkenean garaipena Barakaldora etorri zen (68-88) baina barakaldarrak lan handia egin behar izan zuten partidua eramateko. Lehenengo minutuetan abantaila handia zabaltzea lortu zuten baina minutuak aurrera joan ahala Easok hurbiltzen joan zen markagailuan. Partidu osoan zehar intentsitate handia egon zen. Ausarta Barakaldo EST aldea zabaltzea lortzen zuenean donostiarrek erreakzionatzen zuten eta markagailua estutzen zuten. Ala ere azken minutuetan barakaldarrek nagusitasun handiagoa erakutsi zuten eta garaipena etxera eramatea lortu zuten. Gauzak horrela Ausarta Barakaldo ESTk lidergoa sendotu zuen eta datorren astean aurkari zuzena ere den Loiola Indautxuren bisita jasoko du Lasesarren.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Martxoa 2019 Apirila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.