Lutxanatarrek mendian eman diote ongi etorria urte berriari Inprimatu
2019/01/01

Urtero lez Lutxanatarrek mendi martxa egin dute Tun Tun mendira, urtarrilaren 1 honetan. Ohikoa da Lutxanan urte berriari ongi etorria ematea, auzoko mendira igotzen. Eguraldi lagun izan dute eta adin ezberdinetako auzotarrak animatu dira mendi irteeran parte hartzera.