Publizitatea
Bannerra
Gaur hasiko da saskibaloiko Barakaldo Hiria nazioarteko txapelketa, Euskal Selekzioaren presentziarekin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/29

Euskal Selekzioa

Asteburu honetan, Saskibaloiko Barakaldo Hiria nazioarteko txapelketa jokatuko da Lasesarre polikiroldegian, aurtengoa 10.edizioa izango da. Urte bakoitzean emakumezko eta gizonezko txapelketak txandakatzen dira eta pasaden urtean emakumezkoa tokatu zenez, aurten mutilen txanda izango da. Bertan Euskal selekzioaren presentzia izango dugu. Gurearekin batera 20 urte azpiko alemaniar, frantziar eta espainiar selekzioak jokatuko dute. Alemaniar, frantziar eta espainiar selekzioek Europako txapelketa prestatzeko erabiliko dute Barakaldoko lehiaketa, Euskal Selekzioak ezin izango du parte hartu txapelketa horretan, betoa duelako nazioarteko txapelketa ofizialetan. Txapelketa gaur hasiko da eta igandea arte luzatuko da. Lehiaketa liga baten bitartez izango da. Euskal Selekzioak gaur arratsaldeko 20:00etan hasiko du lehiaketa Alemaniaren aurka. Aurretik 18:00etan frantziar eta espainiar selekzioek jokatuko dute. Partidu guztiak doan izango dira.

 

Partiduak:

Ekainak 29, Ostirala

18:00 Frantzia eta Espainia

20:00 Euskal Selekzioa eta Alemania

Ekainak 30, Larunbata

18:00 Alemania eta Espainia

20:00 Euskal Selekzioa eta Frantzia

Uztailak 1, Igandea

10:30 Alemania eta Frantzia

12:30 Euskal Selekzioa eta Espainia

Kartela

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2018 Urria 2018
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.