Publizitatea
Bannerra
Ehunka pertsona hurbildu ziren atzo Errekatxoko Gereziaren jaira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/03

Atzo Errekatxo auzoak bere iragana gogoratu eta omendu zuen, Gereziaren jaiaren bitartez. Errekatxok nekazaritzari, abeltzaintzari, meategiei, siderurgiari, industriari… lotuta egonda bere historia osoan zehar eta auzoko dantzariek, ibilbide hori gogoratu eta aro ezberdinetako langileak omendu zituzten, dantza emanaldi berezi batekin. Eguneko beste ekimen garrantzitsuenetako bat, nekazal eta artisau azoka izan zen. Kale animazioa presente egon zen egun osoan zehar: zanpantzarrekin, trikitixarekin…

Arratsaldean herri kirolak nagusitu ziren. Alde batetik Julian eta Armando, aita ta semea, aizkora erakusketa bat eskaini zuten. Ondoren harrizulatzaileen momentua izan zen. Errekatxo eta Ortuellako Burdin Gazteak taldeek desafioa egin zuten eta garaipena etxean geratu zen. Eguna Akerbeltz erromeria taldearen kontzertuarekin bukatu zen, gerezi-hezur jaurtiketaren lehiaketaren ondoren. Egun osoan zehar ehunka pertsona hurbildu ziren.

Argazki galeria

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2018 Azaroa 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.