Publizitatea
Bannerra
Ehunka pertsona Gurutzetako kaleak bete zituzten, jaiei hasiera ofiziala emateko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/19

Gurutzetako jaiak 2018

Bost urte pasatu dira, Gurutzetako koadrilak aurreko jai ereduaren aurrean planto egin eta marea berdea sortu zutenetik. Interes pribatuetan oinarrituta zegoen jai eredua zen eta jendearen partehartzea ukatzen zuen. Horren aurrean Gurutzetako hainbat koadrila, eragilek… marea berdea sortu zuten, Gurutzetarako jai herrikoi eta partehartzaileak aldarrikatzeko. Urte bat beranduago jai eredua aldatzea lortu zuten eta jai batzorde berria jaio zen.

Urtean pasa ahala geroz eta gehiago izan dira marea berdearekin bat egin dutenak eta horren erakuslea, atzoko jaitsiera da. Ehunka pertsonek Gurutzetako kaleak bete zituzten, kalejiran. Urte bakoitzean toki ezberdin batetik hasten da eta aurten bolalekutik eman diote hasiera. Auzoko kale ezberdinak zeharkatu ostean aparkalekura heldu ziren, pregoiaren irakurketari pauso emateko. Baina pregoia baino lehen auzoetako makilaren eskualdatzea egin zuten, Lutxanako jai batzordearen eskutik. Aurtengo pregoia Gurutzeta Futbol Taldeak irakurri zuen, auzoari egiten dion ekarpena eta aurtengo lorpenen ondorioz. Atzokoa jaien hasiera ofiziala izan zen, baina aurreko asteburuan eta egun hauetan beroketa lanak egon dira, ekimen ezberdinekin: oztopoen lasterketa, azoka, putxerak…

Argazki galeria

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2018 Urria 2018
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.