Publizitatea
Bannerra
Euriarekin bukatu dituzten Lutxanan auzoko jaiak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/22

Azoka

Lutxanako jaiak euriarekin hasi baitziren modu berdinean bukatu dira gaur arratsaldean. Arratsaldeko azken orduan euria eta ekaitza egon dira, egun osoan egon duen eguraldi ona desitxuratzen. Urtero bezala artisau eta nekazal azokak azken eguneko ekimen garrantzitsuenetako bat izan da. Kotxe klasikoak protagonistak izan dira baita ere, egondako topaketaren eskutik. Serraltan aldiz umeen txokoa egon da, barrakekin batera puzgarrietan egoteko aukera izan dute.

Herri bazkariak eta lehiaketa gastronomikoak ezinbestekoak dira Euskal Herriko jaietan eta pasaden larunbatean putxerak egon baitziren, gaurkoan tortilla eta sukalki lehiaketak egon dira. Ekimen guztiak kale animazioarekin girotuak egon dira auzoko musikari ezberdinei esker: kartoi banda txikia eta handia, Lutxanako dultzaineroak…

Goizean zehar aldarrikapenerako tartea egon da baita ere. Alde batetik Barakaldo Naturalak, hegoaldeko tren saihesbidearen aurkako sinadurak biltzen egon da. Bestetik kontzentrazio batek euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatu du.

Goizeko argazkiak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2018 Azaroa 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.