Ausarta Barakaldo ESTk Barakaldoko kirolaren jaia antolatu du Iganderako Inprimatu
2018/02/22

Barakaldo ESTren jokalariak

Datorren igandean Ausarta Barakaldo ESTk bigarren faseko 5.jardunaldia jokatuko du Lasesarren Iruñeako Lagunak Lakitaren aurka 18:00etatik aurrera. Barakaldarrak liderrak dira, fase honetan jokatu diren partidu guztiak irabazi ondoren eta bolada onari jarraitasuna eman nahi diote, estatu mailako bigarren mailara igotzeko helburuaren bila. Partiduaz aparte, egun berezia izango da Barakaldoko kirolaren eguna ospatuko baitute. Horretarako Barakaldoko kirol talde guztiak gonbidatu dituzte partidura eta arratsaldean zehar sorpresa ugari egongo dira.

 

alt=""

Kartela