Publizitatea
Bannerra
Zuazok azken segunduetan berdindu zuen Aula Valladolid-en aurkako partidua modu krudelean (28-28) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/12

Partiduaren argazkia

Pasaden larunbatean Zuazo eskubaloi taldeak eta Aula Valladolid-ek 4 postua eskuratzeko partidu zuzena jokatu zuten. Gaztelarrak Europarako txartela ematen duen azken postu horretan daude eta zuazotarrak 6.enean, 5 puntuko aldearekin. Partiduaren lehenengo minutuetan Zuazo hobeto jokatu zuen baina markagailuan alde handirik zabaldu gabe. Atsedenaldia baino lehen Aula Valladolidek hoberantz egin zuen eta markagailuan aurretik jarri zen (12-14).

Bigarren zatiaren lehenengo minutuetan Valladolidtarrak hobeagoak izan ziren eta markagailuko aldea handitu zuen. Honen aurrean barakaldarren entrenatzailean hutsarte bat eskatu zuen eta Zuazok erreakzionatu zuen, norgehiagoka berdinduz. Hemendik aurrera bi taldeen arteko borroka etengabekoa izan zen. Bukaera hurbildu ahala Zuazo aurretik jarri zen markagailuan, ematen zuen garaipena eta puntuak etxean geratuko zirela. Baina partidua bukatzeko 8 segundo geratzen zirenean, Aula Valladolidek partidua berdindu zuen.

Honen ondorioz sailkapenean, bi taldeen arteko aldea berdin geratu da. Asteburuko alde positiboa: 5 postuan dagoen Mavirekiko aldea murriztu dutela da, asturiarrek bere partidua galdu baitzuten. Orain liga alde batean utzi eta kopan pentsatzen hasi beharko dira Zuazoko jokalariek. Lehenengo kanporaketan Maviren aurka jokatuko dute, larunbatean Asturiesen eta asteazkena itzuliko partidua jokatuko da Lasesarren.


Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.