Publizitatea
Bannerra
Euriak ezin izan zuen jai giroa zapuztu Barakaldoko inauterietak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/11

Rontegiko jai batzordea, irabazleak

Atzo ospatu zen Barakaldoko inauterien egun nagusiena, koadrilen arteko mozorro jaitsierarekin. Arratsaldeko lehenengo orduetatik euria presente egon zen, orduak aurrera egin ahala intentsitatea behera joan zen eta tarte butzuetan eten bazuen ere. Ala ere parte-hartzaileek euriari aurre egin zioten eta jaitsiera aurrera egin zuen. 19 taldek eman zuten izena eta urtero lez mozorro zein gai anitz egon ziren: txinatarrak, mahai-jokoak, Hogwarts, Disney… Koadrila batzuk azken egun eta hilabeteetan pilpilean egon diren gaiak ekarri zituzten baita ere, adibidez brexit-a. Argazkiak hemen.



Lehenengo saria Rontegiko jai batzordearentzat izan zen, “Rontegi Jolastera” mozorroarekin. 200 pertsona baino gehiagok mahai joko ezberdinak irudikatu zuten. Rontegik tramankulu hoberen saria eraman zuen baita ere. Podiuma Zuazo-Arteagabeitiak globo aerostatikoekin eta Atarrabik Hogwarts gaiarekin itxi zuten, Harry Potter-eko eskola omenduz. Jaitsieraren ondoren disko festa eta txokolatada egon ziren eta sari-banaketaren ondorek jaiak jarraitu zuen.

 

Saridun guztiak

1) Rontegiko Jai Batzordea ‘Rontegi jolastera’
2) Zuazo-Artegabeitia ‘Volando voy’
3) Atarrabi ‘Bienvenidos a Hogwarts’
4) Goodbye Europe
5) Cuadrilla Topagune ‘Dunkerque’
6) Urban Dragon ‘Txinos’
7) Federación de Asociaciones Extremeñas de Euskadi ‘El Super Express’
8) Asociación Síndrome X Frágil del País Vasco ‘Pavo real’
9) Giltzarri ‘Bajo el mar’
10) Club Laumendi BTT ‘Meducicletas’
11) Centro Gallego de Bizkaia ‘El rey león’
12) AMPA Loreak Zuazo ‘Cirko Zuazo’

Tramankulu hoberena: Rontegiko jai batzordea
ACE elkartearen sari berezia: Salesianas

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Otsaila 2018 Martxoa 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.