Barakaldoko dantza taldeek Euskal Herriko inauteri ezberdinak ekarriko dizkigute Inprimatu
2018/02/06

Aurreko urte bateko emanaldia

Azken urteetan egin duten bezala: Ibarra-Kaldu, Laguntasuna, Errka-Ortu eta Amaia dantza taldeek, Euskal Herriko inauteri ezberdinen emanaldiak eskainiko dituzte ostiral honetan, otsailak 9. 19:30ean kalejiran aterako dira Bide Onera plazatik. 20:00etan hasiko da emanaldia Herriko plazan. Euria egitekotan emanaldia Barakaldoko frontoian egingo da, Batzar Nagusiak kalean.