Agate Deuna kantaren koplak Barakaldoko auzoetan zehar entzun da Inprimatu
2018/02/04

Agate deuna

Gaur Agate Deuna egunaren bezpera izan da eta urtero bezala auzo ezberdinetako kultur eta auzo elkarteak kalera atera dira. Aurten igandean izan denez, irteerak egunean zehar sakabanatuak egon dira. Goizean Lutxanan, Errekaortun, Desertu Berrian eta San Bizenten atera dira kalera. Arratsaldean aldiz Arrontegi eta Bagatzako auzokideak izan dira kalera atera direnak. Egunaren hainbat zatitan euria agertu da eta momentu horietan alternatibak bilatu dira kantatzen jarraitzeko. Adibidez San Bizenten aterpeak erabili dituzte eta Bagatza hasi denean, Ibarrakaldu tabernara sartu dira auzotarrek. Argazkiak hemen