Publizitatea
Bannerra
Ibarra-Kaldu dantza taldea Agate Deuna abestera aterako da igandean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/01/30

Agate Deuna

Datorren igandean, Agate Deuna egunaren bezpera izango da eta urtero bezala Ibarra-Kaldu kalera aterako da egun honetako kopla ezagunak kantatzera. Arratsaldeko 18:30tatik aurrera aterako dira Beurko-Bagatzako kaleetara baina 18:00etan geratuko dira entsegu bat egiteko. Beraz entsegu hau kontuan hartuta eta letra banatuko dutela, parte hartzeko aitzakiarik ez dagoela azpimarratu dute.

Agate deunaIbarra-Kalduren oharra:

Otsailaren 4an, igandea, Agate Deunaren bezpera da eta, urtero bezala, santuaren omenezko kopla ezagunak kantatzera aterako dira Barakaldoko Ibarra-kaldu elkarteko kideak, Beurko-Bagatza auzoko kaleetan.

Kalera atera baino lehen, entsegu txiki bat egingo da, 18:00etan, kantua gogora ekartzeko, ahotsak gozatzeko eta makilak batera jotzen trebatzeko. Ondoren, 18:30etan, kantatzen irtengo dira, Beurko-Bagatzako auzoko kale eta plazetara.

Hori dela-eta, Ibarra-kaldu elkarteak gonbita egiten die parte hartzeko gogoa duten guztiei, Barakaldon hain errotuta dagoen Euskal Herriko ohitura horrek bizirik jarrai dezan laguntzeko.

Letra ahaztuta edo oraindik ikasi gabe dutenek ez dute aitzakiarik izango, kantuaren letra idatzita banatuko da-eta, kantuan lasai-lasai egiteko.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Otsaila 2018 Martxoa 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.