Publizitatea
Bannerra
San Bizentek agur esan die jaiei PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/01/28

Jaiak azken eguna

Bukatu dira San Bizenteko jaiak eta larunbatean zein igandean euririk euria egin ez duenez, nabaritu egin da jendea jaiak bizitzeko gogoak zituela, bi egunetan kaleak beteta egon baitira. Larunbatean artisauen eguna izan zen, eta Burubika Barakaldoko artisauen elkarteak auzoko hainbat komertziorekin batera azoka antolatu zuten. Bestetik txosnetan Errekatxo eta Kabizes harrizulatzaile taldeek erakustaldi bat eskaini zuten. Arratsaldean dantzen eta musikaren txanda izan zen. Laguntasuna dantza taldeak alardea eskaini zuen San Bizente plazan eta ondoren musikari ezberdin auzoan zehar egon ziren. 22:00etan danborrada ospatu zuten, auzo osoan zehar. Aurreko urteetan erromeriaren atsedenaldian egiten zen, baina aurten aurreratu nahi izan zuten, umeek ere bai parte hartzeko aukera izan zezaten.

Igandean nekazarien txanda izan da azokan. San Bizente parkeko paseoa jendez beteta egon da eta zailtasunak egon dira ibiltzeko. Euskal Herriko nekazari eta artisau ezberdinek beren produktuak saltzeko aukera paregabea izan dute. Gaur ere izan ditugu herri kirolak, kasu honetan aizkolariak. Goizean beste klasiko bat izan dugu, tortila eta bakailao txapelketa. Arratsaldean jaien bukaera izan dugu: disko festa, suzko zezena eta azken trakarekin.

Goizean zehar hainbat elkartek aldarrikapenerako guneak izan dituzte. Berri-Otxoak murrizketa sozialen eta udal-ordezkarien soldata altuen aurkako txorizada antolatu du. Barakaldo Naturalak Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen aurkako sinadura bilketa egin du. Miranda Fundazioan familiarrak dituztenek sinadurak bildu dituzte baita ere, erresidentziak funtzio soziala galtzen ari duela salatuz. Errefuxiatu eta komertzio justuaren aldeko aldarrikapenak presente egon dira baita ere.

Larunbateko argazkiak

Igandeko argazkiak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.