2018/01/26 |

San Bizenteko jaiak bigarren eta azken asteburuan sartuko dira eta gaurtik aurrera jai giroak eztanda egingo du berriro ere. Baina atzo motorrak berotzen hasi ziren berriz ere, pintxo egunean. Auzokoan tabernek pintxo-potea antolatu zuten eta mugimendu euskaltzaleak: Sasiburu, AEK, eta Berbalagun ekimenaren eskutik, pintxo dastaketa egin zuten. Aukera paregabea izan zen euskaltzaleak batu eta euskaraz mintzatzeko. Garagardotegian aldiz jaietako beste klasiko bat izan genuen, Pasajeros sin Billete taldearen kontzertua. Urtero jotzen duen taldea da eta kontzertu guztietan jende nahikotxo biltzen duena.
Atzo ere bai aldarrikapenerako tartea egon zen, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduko kideek antolatu zuten kontzentrazioan. 19.30ean bildu ziren San Bizenteko Eliza plazan gaixo dauden presoen askatasuna eta amnistia osoa aldarrikatzeko.
Eguneko argazkiak hemen.
|