Barakaldoko mendi taldeak Apuko mendian agurtuko du urtea Inprimatu
2017/12/30

Mendi martxa Apukora

Bihar lehenengo aldiz, Barakaldoko mendi taldeak urteko azken mendi martxa egingo du; Apuko edo Ganeroitz mendira, Barakaldoko altuena, urtea agurtzeko. Ibilbideak 13 kilometro izango ditu eta mendiak 561 metro inguruko altuera dauka. Hitzordua goizeko 08:00etan izango da Herriko Plazan eta 08:30ean geldiunea egingo dute Gurutzetako plazan. Bueltan Errekatxora jaitsiko dira, bertatik Kbusean edo ibiltzen bueltatu ahal izango gara Barakaldora.

Kartela