Publizitatea
Bannerra
Ausarta Barakaldo ESTk garaipen berri bat lortu zuen, sufrimendu handiz Loyola Indautxuren aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/28

Barakaldo ESTren aurkezpena

Pasaden igandean Ausarta Barakaldo ESTk partidu berri bat jokatu zuen, Loyola Indautxuren aurka. Sufrimendu handiz eta lan handia egin ondoren, barakaldarrek garaipena eskuratu zuten (74-53). Ausarta Barakaldo ESTrentzat oso garrantzitsua zen partidua irabaztea, Ardoiren aurkako porrotaren ondoren. Bilbotarrak oso indartsu atera ziren kantxara, barakaldarrei aldiz gauzak ez zitzaien ateratzen. Loyola Indautxu nagusi izan zen lehenengo bi laurdenetan, 10 puntuko aldeak lortzeko gai izan ziren. Ala ere barakaldarrek hortzat estutu eta bigarren laureneko azken minutuetan aldea murrizteko gai izan ziren, partidua bizirik mantenduz.

Hirugarren laurdenean bi taldeen arteko aldeak murriztu ziren, barakaldarrei gauzak ateratzen hasi zitzaien eta berdintasuna nagusia izan zen. Azken laurdenean bilbotarrek behera egin zuten eta Ausarta Barakaldo ESTren nagusitasuna erabatekoa izan zen. Azkenean Loyola Indautxuk besoak makurtu zituen eta barakaldarrek 74-53 irabazi zuen. Beste behin ere, Ausarta Barakaldo ESTko jokalariek inoiz ez dutela etsitzen eta bukaera arte borrokatzen dutela erakutsi zuten.

Partidua baino lehen Barakaldo EST eta Carmeneko taldeen aurkezpena egin zuten. Aurkezpenean Barakaldoko eskola ezberdinetako taldeak (Larrea, Arteagabeitia, Arrontegi…) parte hartu zuten baita ere. Horrela talde guztiek beren argazkia atera zuten eta gero talde guztiak batera. Ondoren txikienek argazkia atera zuten lehenengo eta bigarren taldeko jokalariekin.

Partiduaren argazkiak

Aurkezpenaren argazkiak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Ekaina 2018 Uztaila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.