Publizitatea
Bannerra
Bagatza jaietan murgilduta dago PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/12

Jaien hasiera

Asteazken honetan hasi dira, Bagatzako jaiak. Ekimenak arratsaldeko lehenengo orduetatik aurrera hasi ziren, Puski ta Txurruski pailasoen emanaldiarekin. Eliza plaza jendez eta umez bete zen, Marizikin eta Peruzikinen zain, pailasoen emanaldiaz gozatzen zuten bitartean. Emanaldia bukatuta agertu ziren gure pertsonaiak, monoziklo eta bizikletan. Auzoan zehar kalejia bat egin ondoren, pregoia irakurri zuten Marizikin eta Perizikinek. Aurtengo pegoiaren protagonistak, atzo eta gaurko jai batzordeak izan ziren, aurten Bagatzako jaiek 50 urte betetzen baitute. Peruzikin eta Marizikinek jaien historia errepasatu zuten preoian eta jaiez gozatzeko deia luzatu zuten. Pregoiaren irakurketa baino lehen, Arrontegiko jai batzordeak makila pasatu zien, Bagatzakoei. Argazkiak hemen.

Ostegunean umeak izan ziren protagonista nagusiak. Egun osoan zehar hamaika ekimen izan dituzte jaiaz gozatzeko. Eguna Akerrak MTB antolatutako bizikleta tailerra eta antzezlan batekin hasi da. Ondoren txikitxoek pintxoak egiteko duten trebetasuna erakutsi dute, partehartze handia izan duen lehiaketan. Eguerdian herri bazkaria izan dute eta gero jolasak, tailerrak, aurpegi margoketa… Eguna disko festa, txokolatada eta kale zinemarekin bukatu dute. Hainbat tabernek ekimenak eskaini diete baita ere: pailasoak, animalien baserria…

Umeentzako ekimenaz aparte gauza gehiago egon dira egun osoan zehar: udal musika bandaren emanaldia esate baterako. Asko izan dira emanaldia ikustera hurbildu diren pertsonak. Arratsaldean aldiz, garagardo dastaketa egin dute Ibarra-Kaldun. Gaupartean Pintxo-Karrito-Paseoa egon da auzo osoan zehar. Argazkiak hemen.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2017 Azaroa 2017
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.