Barakaldok Irune Egiguren jokalari Laudioarra fitxatu du Inprimatu
2017/07/09

Irune

Aiaraldea komunikabideak jakinarazi duen bezala, Irune Egiguren jokalari laudioarrak Barakaldo Futbol Taldean jokatuko du datorren denboraldian. 19 urte beteko ditu laster, 74 metroko altuera dauka eta 75 kilo pisatzen ditu. Laudioko Altzarrate taldetik dator eta betidanik aritu da futbolean. Altzatarretik nabarmendu dute aireko jokoan oso eraginkorra dela eta jaurtiketa gogorra duela. Bigarren mailan jokatzeko aukera izan du, eskaintzak jaso baititu Arrera eta Gasteizetik baina Barakaldora etortzea erabaki du.